«Jendeak zuzenean ni deitzen ninduen udaletxera deitu ordez, guztiek dutelako nire telefonoa»
Patxi Biurrarena Barrenetxea 20 urtez izan da Basaburuko udal langilea. Denetarik egitea tokatu zaio, baina pozik aritu da. Orain, erretiroa hartu berri, ez du aspertzeko denborarik, afizio ugari ere badituelako, baina lasaitasunari ere gustua hartu dio.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Gaztetxotik hasi zen lanean eta urte askoz eraikuntzan lan egin du. Duela 20 urte, langabezian gelditu, eta sorpresaz Basaburuko udalean zerbitzu anitzetako langile sartu zen. Gehienetan herritarrek beraiek zuzenean deitzen zioten laguntza behar zutenean, eta, askotan, asteburua izanda ere, deiari erantzuten zion.
Denetarik egitea tokatu zaio: ur fugak konpontzea, elektrizitate lanak, baita umeendako arriskutsuak ziren sugegorriak eskolatik ateratzea ere. Gehienak maite duen naturan eta mendian, eta horregatik, eta etxean egoteagatik, atseginez egin duen lana dela sumatzen da.
Orain, jubilatu berri, bizikletan, kantu klaseetan, baterian eta dantzan ematen du denbora. Baita hurrengo bidaian pentsatzen ere. Dena den, poz pozik dago erretiroaren lasaitasunean, pentsatzen zuenaren kontra, ohartu baita ez dituela gauza gehiegi egin behar ongi egoteko. Kontatu dizkigun pasadizo guztiak entzuteko, sakatu play-a.