Zuzenean 12:00h - 13:00h

Haria 2

Oinatz Aizpuru

13:00h - 14:00h

KirolHaria

Ion Garate

14:00h - 16:00h

Zebrabidea

Oihana Azkue eta Ekhiñe Zapiain

Itziar Perez Argomaniz

Patxi Irurtzun: «Niri gauza txikiek ematen dizkidate (historia bat sortzeko) ideiak»

Altsasuko eta Faltzesko liburuzaina izan da, baina azkeneko hamarkadan Ultzamako liburutegi txikian aritu da eta bertan lortu du plaza, gainera. Jardunaldi erdian liburuak zaintzen aritzen da eta beste erdian bere historiak idazten.

Audio_placeholder

Patxi Irurtzun: «Niri gauza txikiek ematen dizkidate (historia bat sortzeko) ideiak»

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Patxi Irurtzun liburuzaina
Patxi Irurtzun liburuzaina (Itziar Perez Argomaniz)

Bere liburuen artean, Los dueños del viento eta Tratado de (h)ortografiarekin hasi zuen trilogia, Los Tampones taldearen abeslariarena. Txikitatik idazten du eta oso gaztetik hasi zen bere lanak argitaratzen, sari literarioei esker. Umorea da bere marka, nahiz eta gehien saldu duen liburua umorezkoa ez izan. Eta, aitortu digunez, gai potoloek ez, pasadizo txikitan inspiratuta daude bere istorioak, adibidez, telebistako leihaketa batek.

Txikitatik ere irakurle amorratua zen, jakina. Eta, hala ere, orduan ez zitzaion okurritu liburuzaina berarendako ofizio aproposa izan zitekeenik. Kasik kasualitatez hasi zen baina urte mordoa daramatza lan horretan. Azken tokia, Ultzamako liburutegia, han lortu du plaza, egonkortze prozesu baten bitartez; eta han harrapatu dugu bere bi ofizioen xehetasunak ezagutu nahi genituelako.

Jaurlaritza Logoa