

Zuzenean 12:00h - 14:00h
Haria 2
14:00h - 15:00h
KirolHaria
15:00h - 17:00h
Zebrabidea

Gartzaronen, bere jaioterrian kokatzen da bere tailer txikia, Basaburuan (Nafarroa). 75 biztanle ditu herri txiki honek Gartzarongo Pilota Txapelketa ospetsua antolatzeagatik ezaguna. Han erabaki zuen Legarrak bere afizioari tarte handiago bat eskaintzea. Gaztetxotik zerbait josten bazekin eta lagun batek erakutsi zizkion gerora bere marka sortzeko behar zituenak. Astero erronka berri bat jartzen zion, eta horrela ikasi zuen objektu ezberdinak egiten. Ordutik kasik hamarkada bat eta lau josteko makina pasa dira bere txokotik.
Aitortu digunez arropa jostea da gutxien gustatzen zaiona. Nahiago ditu motxilak. Eta, josteaz gain, sortzeko prozesuak eskatzen duen irudimena lantzea du gustukoen. Horrela, nahiz eta oinarri bat planifikatzen duen, josten ari den bitartean gauza berriak probatzen ditu eta egitekoa aldatu ohi du.
Hamarkada honetan, Perkain semea ere jaio da eta denbora gutxiago du JOSTHARIrendako. Baina handik eta hemendik beti hartzen du tarte bat josteko. Hala ere, onartzen digu oso zaila dela edozein artisau lanaz bizitzea. Besteak beste, autonomo kuota ordaintzeko asko saldu behar delako.
Instagramen aurkituko duzue bere lana, baita azoketan eta bere tailerrean bertan ere.