

Zuzenean 23:00h - 01:00h
Bigarren Kafea (Errepikapena)
01:00h - 02:00h
Gelditu Makinak (Errepikapena)
02:00h - 04:00h
Zebrabidea (errepikapena)

Agian oraintxe bertan baldintzak ez dira onenak, baliteke, egunen batean ez oso berandu, baldintza hobeak lortzea eta egonkortzea. Baina, berak argi dauka bere bizitza profesionalerako zer nahi duen. Eta, betidanik, gainera.
Dietetika eta Nutrizioa gradua ikasi nahi zuen, baina, argi zeukan Osasun Publikoan lan egin nahi zuela. Osasungintzan murgiltzen hasi zenean, argitu zen aurrera eraman nahi zuen bidea. Egun, Nafarroako unibertsitate publikoan ari da irakasten eta baita ikertzen ere.
Haurren obesitatearen eta komorbilitateen azterketa eta tratamendua ikertu ditu. Ikerketak egi ditu elikadura eta jarduera fisikoak populazio eta bizitzako etapa guztietan, osasunean, duen eragina. Ikertu du estrategia dietetikoen eta obesitatearen tratamendu ezberdinak ere: aldizkako baraua eta eredu dietetikoak besteak beste.