Zuzenean 08:00h - 10:00h

Bigarren Kafea

10:00h - 10:15h

Haria 2 aurrerapena

Oinatz Aizpuru

10:15h - 11:00h

MusikHaria

Iker Gurrutxaga

Julene Etxauri

Irati Aldaya: «Argi neukan zirkuarekin erlazionatutako gaiekin lan egin nahi nuela»

Irati Aldaya Bernal zirkuan aritzen da profesionalki. Txikitatik izan duen zaletasuna da zirkua, eta hainbeste ahaleginen ondoren, azkenean, gehien gustatzen zaion hori ofizio bihurtzea lortu du.

Audio_placeholder

Irati Aldaya: «Argi neukan zirkuarekin erlazionatutako gaiekin lan egin nahi nuela»

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Irati Aldaya Bernal
Irati Aldaya Bernal (Julene Etxauri )

Irati Aldayak 25 urte izan arren, bere bizitzan denborarik galdu ez duen gazte bat da. Derrigorrezko ikasketak Iruñean burutu zituen, eta txiki-txikia zenetik, auzoan, zirku klaseetan hasi zen. Urte horietan zehar, gainera, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa ere egin zuen. Eta behin batxilergoa bukatuta, Donostiara bizitzera joan zen Pedagogia gradua ikasteko. Donostian oihal klaseak ezagutu zituen. Izan ere, zirkuarekiko afizioa ez zuen alde batera utzi nahi. Gradua bukatzerakoan masterra egitea erabaki zuen, psiko-pedagogia masterra, alegia.

Ondoren, Granadara joan zen bizitzera, izan ere, Granadan masterra egiteko aukera izateaz gain, bertan zirku mundu zabal bat eta mundu horretan murgiltzeko aukera asko zituelako. Zazpi urte kanpoan igaro ondoren, etxera bueltatu da Irati, Iruñera. Bertan, zirku irakaslea da, eta Nafarroako Zirika Zirkus konpainiarekin ere ibiltzen da lanean.

Jaurlaritza Logoa