Zuzenean
Literatura gure sormena plazaratzeko modua izan daiteke, edota status quo-a salatzeko, tokitik mugitu gabe literaturak ematen du aukera bidaiatzeko ere. Gure herri txiki honek badu ibilbide literario mardula, nahiz eta oraindik ere bidea geratzen den egiteko. Mikel Albisu Iriartek aski ongi ezagutzen du euskal literaturaren mundua, baita ofizioa ere!
Literaturak badu fantasiatik, baina gehiago dauka errealitatetik; hori izan baita, normalean, sormen lanen funtsa. Alegia, errealitatetik abiatuta desitxuraketa apur bat egin eta dauden arazoak ikusaraztea. Hala ere, badira errealitateari gordinki aurre egiten dieten eleberri eta kontakizunak, eta horiei «literadura» deritzote irakurle taldeen bueltan daudenek. Modu zinez gogorrean ekiten baitiote zenbait idazlek errealitateari.
Idazle lanak eta irakurle taldeen dinamizazioak bere ofizio bilakatu ditu Mikel Albisu Iriartek. Literatura afizio edukita bere ofizio dibertsifikatua eratzea lortu du. Bere sormen prozesu eta proiektuetan errealitatetik abiatzeari eman dio garrantzia gehien, nahiz eta fantasia erabili izan ohi duen hainbat obratan. Antzerkia, eleberria, saiakera, eleberri grafikoak denetarik probatu du Albisuk... eta asko gozatu du ekinaldi guztiekin. Saio honen lagungarri diren argazkietan Mikelen obra zenbait izanen dituzue, gaur egun oraindik ere badirelakoz zenbait une edo errealitate Arroz urez idatzi edota agertu beharrekoak.