Zuzenean
Gaur egungo bizi moldeetan gauzak patxadaz hartzeko apenas hartzen dugu denbora tarterik. Dena eskura eduki nahi dugu epe laburrean, eta turismoa egiteko ohiturak ez dira olatu horren salbuespen. Ez da ohikoa inguru txiki batera bertaratu eta egun batzuk hartzea hura lasaitasunez ezagutzeko. Josu Etxanoberen ofizioa ezagutu dugu, bidenabar, Iratiko Biosfera Erreserba ezagutu dugu.
Ofizio batean bi afizio elkartu ditu Josu Etxanobek. Irakaskuntzan zebilan, eta natura, ingurumena eta gidatzea zituen gustuko. Lehena alde batera utzi eta bere afizio horiek ofizio bilakatu zituen. Aste tartez bailarako umeak eskolara eramaten ditu, eta gazteak eta ez hain gazteak, Iruñera. Erabiltzaile ugari ditu bere taxi zerbitzuak. Taxia geldirik dagoenean, oinez ari da Josu Etxanobe Aezkoa bailarako mendi eta basoetan, gehienetan konpainian, gida lanak ere egiten baititu.