Zuzenean 23:00h - 01:00h

Bigarren Kafea (Errepikapena)

01:00h - 02:00h

Bideokluba

Maite Bidarte

02:00h - 04:00h

Zebrabidea (errepikapena)

Oihana Azkue eta Ekhiñe Zapiain

Eneko Villegas

Oihana Lorea: «Komunitatea eratzen laguntzen duten prozesuetan sentitzen naiz erosoen»

Urteak daramazki Oihana Loreak, han eta hemen, gai desberdinetan parte-hartze prozesuak bultzatzen, energia komunitateak direla, ondarearen transmisioa dela edota gazteriaren parte-hartze moldeak bultzatzeko dela.

Audio_placeholder

Oihana Lorea: «Komunitatea eratzen laguntzen duten prozesuetan sentitzen naiz erosoen»

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Oihana Lorea  bere bulegoan
Oihana Lorea bere bulegoan (Eneko Villegas)

Gizarte langile gisara hasi bazen ere eta horretarako ikasketak eginda bazituen ere, azkar ohartu zen ez zetorrela bat bertan lan egiten zenarekin bere nahiarekin. Orduan beste bide batzuk jorratzen hasi zen. Hainbat ekinaldietan komunitatea eratzeko prozesuetan aritu ostean ikusi zuen horixe zela gehien asebetetzen zuena. Hortik abiatuta, hasi zen bere garapen profesionala bere kabuz burutzen eta honi batu zitzaion bere arbasoen lurra den Aezkoara itzuli nahi zuela.

Nafar Gobernuak orduan aukeran jarri zuen bulego bat Ariben ezartzeko eta hori izan zen Artelan abiatzeko beharrezkoa zuen bultzada. Artelana bai, Aezkoako euskaran auzolana, baina esan dezakeguna Oihanaren ibilbidean eginiko zenbait prozesuek auzolanaz aparte badutela artearen zipriztin batzuk.

Gaur horiek denak errepasatuko ditugu, gaurko saioan ezagutuko dugu nola garatzen diren prozesu parte-hartzaile hauek eta hoberena hobeto ezagutuko dugu gaur egun Oihana eta Unai osatzen duten Artelan proiektua.

Jaurlaritza Logoa