Zuzenean 23:00h - 01:00h

Bigarren Kafea (Errepikapena)

01:00h - 02:00h

Gelditu Makinak (Errepikapena)

Eli Pagola

02:00h - 04:00h

Zebrabidea (errepikapena)

Oihana Azkue eta Ekhiñe Zapiain

Eneko Villegas

Sukaldea ere politikoa da

Nolakoa da sukaldariaren ofizioa? Eltze, tipulin eta zartain artean ere egin daiteke politika. Kozinatuko diren elikagaiak hautatzeraan, edo langile taldea kudeatzerakoan adibidez. Urrobiko kanpinera hurbildu gara, bertan dago 'Baratze' jatetxea, eta sukaldean, Joseba Martinez Rey.

Audio_placeholder

Sukaldea ere politikoa da

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Joseba Martinez Rey sukaldaria, ogi erraldoi bat eskuan.
Joseba Martinez Rey sukaldaria, ogi erraldoi bat eskuan. (Joseba Martinez Rey )

Aste honetako Afizio eta Ofizio saioan jatetxe batetara hurbilduko gara.  Ostalaritzan aritzen den lagun bat bisitatu dugu, Joseba Martinez Rey.  Sukaldean kozinatzen den produktua nondik datorren eta zer nolako garapena duen  arduratzen duen pertsona dugu Martinez. Horregatik,  bere jatetxean sartu bezain proto bisitariak errez jakingo du non ekoiztu den jango duena. Baina ez da sukaldean Joseba Marinezek politika egiten duen leku bakarra.

Urrobi kanpineko Baratze jatetxea kudeatzen du Joseba Martinez Rey. Elikadura burujabetzaren hautua egin dute eta bertaratzen diren lagunak asko eskertzen dute bertan jasotzen duten esperientzia.

 Sukalde kontuetan aritzeaz gain,  gure elkarrizketatua ekintzailea ere bada eta zonaldeko toki administrazioetan (Pirinioko mahaiko sorreran) eta elkarteetan ibilitakoa da.Pirinioen egoeraz kezkatuta, kontzientzia politikoak eraman zuen hautu horiek hartzera. Bai,Joseba Martinez Rey, sukaldaria, ekintzailea eta arazo, gabezi eta injustiziei aurre egiten dion laguna da.

Bere jatetxera gerturatzen denak Pirinioak bizitu, biziberritu, dastatu eta gozatu eginen du, bere hautua hori baita, bertan bizi edota kanpotik etorritakoa izanda inor diskriminatu gabe, euren atea pertsona orori irekia baita, Pirinioetako sen hori jarraituz.

Jaurlaritza Logoa