Zuzenean

Eneko Villegas

Karlos Bueno: «Pirinioko patatak bezalaxe, ni ere lurrari eta inguruari errotua nago»

50. hamarkadan jo zuen goia Nafar Pirinioan patata ereitearen ideia. Toki egokia zen, patata altueran eta lur hezeetan ederki asko hazten baita. Urteekin, goiak behea jo du eta gutxi batzuk dira bertako patata ekoizten jarraitzendutenak, horietako bat da Karlos Bueno Reka.

Audio_placeholder

Karlos Bueno: «Pirinioko patatak bezalaxe, ni ere lurrari eta inguruari errotua nago»

Loading player...
Karlos Bueno nekazariak esku artean ditu berak ekoiztutako patata zorroa
Karlos Bueno nekazariak esku artean ditu berak ekoiztutako patata zorroa (Eneko Villegas)

50. hamarkadan jo zuen goia Nafar Pirinioan patata ereitearen ideia. Toki egokia zen, patata altueran eta lur hezeetan ederki asko hazten baita. Garaian sortutako kooperatibek oihartzun nabarmena izan zuten zonaldean. Ezkeroztik gutxinaka-gutxinaka ekoizpenak behera egin du, lan karga handia dela edota sektorearen etorkizuna dela. Hala eta guztiz ere, badira zenbait lagun bere lurrari errotuak daudenak beraiek ereiten dituzten pataten antzera eta horietako bat dugu Karlos Bueno Reka. Nekazaria, patata ekoizlea eta Aezkoa ibarreko lehendakaria den Karlos Bueno Reka.

Nafar Pirinioa askotan aipatu dugun moduan despopulazio egoera larrian dagoen eremua dugu. Honi aurre egitearren aurreko batean aipatu genuen Pirinioko Mahaia egitura eratu zen, zeinetan bertako hautetsiek hartzen duten parte. Horren parte ere badugu gure Karlos.

Landa eremuaren adibide horietako bat dugu Karlos, bere etxean jaso zuelarik nekazaritzan aritzeko grina. Ingurua landu ez ezik, zaindu ere egiten du eta bere konpromiso horrek eraman zuen Aezkoako Batzarreko zerrendatan aurkeztera, aetz guztien interesak defendatu eta Nafar Pirinioa eraberritu eta biziberritzeko asmoz. Karlosek bateratu behar ohi ditu nekazari lanak, lehendakariarenak eta baita Pirinioko Mahaiko kidetzak ematen dizkiotenak ere. Finean esan dezakegu, patatak lez plater askotan ongi geratzen den razioa dugula Karlos.

Jaurlaritza Logoa