

Zuzenean 11:00h - 13:00h
Haria 2
13:00h - 14:00h
KirolHaria
14:00h - 16:00h
Euskal Herriko Itzulia

Musikarekin oso harreman berezia duen pertsona da Jon Celestino. Egun, bere ofizio, betidanik afizio izan du musika. Izan ere, bien arteko muga hori «hautsita bezala» duela kontatu du Jonek NAIZ irratian. Horregatik, bere burua, musikaren eskulangile bezala definitzen du.
Gurasoek eta aitona-amonek transmititu dioten zerbait da musika. Txikitan, musikarekin jolasten hasi zela azaldu digu, gero, gaztetxoa zenean tronpeta jotzen ikasi zuen. Ondoren, Jazz-eko ikasketak burutu zituen ‘Joaquín Maya’ musika eskolan. Baina beti, aisialdian, proiektu musikal ezberdinak izan ditu.
Gaur egun Orkoiengo musika eskolan irakasle bezala aritzen da. Eta, oraindik ere, aipatutako proiektu ezberdin horiekin jarraitzen du. Jon Celestinoren ustez, musika, gizakiak duen gauza interesgarrienetako bat da.