Zuzenean

Itziar Perez Argomaniz

«Blokeo askorekin etorri zaizkidan ikasleak eta emozioa lantzen lortu dugu ahotsa askatzea»

Musikan ibilbide luze bezain oparoa du Oihana Fernandez Iturrik: Barañaingo AFU taldean 16 urtez eta kontserbatorioan jazz ikasketak bukatu zituen iaz. Garai horretan  hasi zen kantu-klaseak han-hemen ematen.

Audio_placeholder

«Blokeo askorekin etorri zaizkidan ikasleak eta emozioa lantzen lortu dugu ahotsa askatzea»

Loading player...
 Oihana Fernandez Iturri musikariak kantu klaseak ematen ditu
Oihana Fernandez Iturri musikariak kantu klaseak ematen ditu (Itziar Perez Argomaniz)

Barañainen sortutako Oihana Fernandez Iturri hango gaztetxean jaio zen AFU taldean aritu da 16 urtez. Taldeak 2023an esan zuen agur, hala ere, Lakuntzako Hatortxun, uztailaren 24a eta 27a bitartean, oholtzan berriz ikusteko eta entzuteko aukera izanen dugu.

Taldearen azken urteak kontserbatorioarekin uztartu ditu Fernandezek. Eta, nahiz eta ikasle burugogorra izan den, orduan oraindik ez zuen hain garbi ikusten teknikaren garrantzia eta tarteka oso zaila izan den, ez da sekula damutuko Jazz ikasketak egin izanaz.

Orduan ere, kantu klaseak eskaintzen hasi zen Iruñea inguruan. Orain, Imotzen kokatu da eta Muskitz herrian du kantua irakasteko gela atsegina. Harrera ona izan dute ostegunetan ematen dituen klaseak. Estaldurarik ez dagoen herri txiki honetan zuk ere kantua ikasi nahi baduzu mezua bidali beharko diozue oianeean@gmail.com helbidera. Eta Oihanak dioenez gogoak besterik ez dira behar.

Jaurlaritza Logoa