Zuzenean

Egun argitsua, udaberria, arraroa bada Nafar Pirinioetan eguzkia ikusi ahal izan dugu eta hauxe bera aprobetxatuz gerturatu gara Pirineki Esnekiaken esnetegira. Bertan, txintxo-txintxo lanean topatu dugu Aitor Zazpe, 2020an bere familiarekin abiatutako abenturan lanean.
Esnetegi familiarra dute eta hori bera dio haren zigiluak, behi esnearen ondoan amatxi bat agertzen baita, bere amatxirengandik jasotako ikaspenei bide eman izan diote. Aitorren produktuak bereziak dira eta honela diote esnetegian bertan 5 urte hauetan jaso dituzten sariak, baina baita ardi esnez eginiko esnekien lurraldean bera eta bere familiak behien hautua hartu baitzuten.
Produktuak ez ezik ekoizpen ibilbide osoa erakusten dituzten bisitak antolatu ohi ditu, bertako zein kanpoko jendeari erakusteko zer nolako lana duen animalien zaintzatik hasi eta esnekien ekoizpenera arte heltzen den prozesua.
Produktua zaindu bai baina animaliak are gehiago zaintzen dituzte familiaren artean eta orain udaberrian Auritz eta Aurizberri arteko pentzeetan ikus ditzazkegu euren behiak harat eta honat libreki bazkatzen, hautu hori izan baita bere arbasoengandik Aitor eta bere familiak jasotako oinordekotza. Bere aitak zioen bezala, abereen bordak ederragoak baitira hutsik daudenean.


