Gidoi klasiko bat idazteko Syd Fielden paradigma eta Tetuán
Istorio klasikoek jarraitzen duten Syd Field-en paradigma ekarri digu Lamarkak. Zinebi festibala gertutik jarraitu dugu, euskal ekoizpenak lupaz begiratu ditugu. Zinema aretoetan bada zer ikusi. Erkiagaren proposamena: ‘La Maternal’, ‘Armaggedon Time’ eta ‘Cliff Walkers’.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Omenaldi sonoroa egin diogu aste honetako Bideoklubean Mehran Karimi Naseri errefuxatuari. Pariseko Charles de Gaulle aireportuan bizi izan zen 18 urtez, eta Steven Spilbergi balio izan zion inspirazio iturri bezala, ‘La terminal’ filma egin baitzuen. Pasa den azaroaren 13an zendu zen 77 urterekin 2F Terminalean.
Bisitan etorri zaigu Itziar Lamarka. Gidoigintza tip-ak emango dizkigu tarteka. Lehendabiziko bisitan Syd Field-en paradigmaz aritu zaigu. Gidoiak idazteko egitura klasikoa da, bere eredua Aristotelesek bere Poetikan proposatzen zuen egitura klasikoan oinarritzen baita: planteamendua, garapena eta amaiera. Baina Fieldek xehetasun zehatzak ematen ditu, zati edo ekintza bakoitzak zenbat orrialde eta denbora bete behar dituen ere esaten du.
Asteko estreinaldiak errepasatu ditugu Aimar Erkiagarekin. Bere hautaketan daude ‘La Maternal’, ‘Armaggedon Time’, ‘Cliff Walkers’ filma. Amaitzeko, Zinebi festibalera ere jo dugu, estreinatu diren filmeen berri eman digu Amaia Ereñaga lankideak, besteak beste Iratxe Fresnedaren ‘Tetuan’.