Zuzenean

Aimar Erkiaga

‘Babylon’, ‘Decision to Leave’ eta aste honetan ikusteko beste gomendio batzuk

Decision to Leave, Increible pero cierto, Babylon estreinatu berri dira zine-karteldegian, horiek aste honetako gomendioak. Plataformetan zer ikusi? ‘Makanai: La cocinera de las Maiko’. Hirozaku Koreeda japoniarraren telesaila.

Audio_placeholder

‘Babylon’, ‘Decision to Leave’ eta aste honetan ikusteko beste gomendio batzuk

Loading player...
Babylon, Decision to Leave eta Makanai ikus-entzunezkoen fotogramak
Babylon, Decision to Leave eta Makanai ikus-entzunezkoen fotogramak (NAIZ)

‘Decision to Leave’

Hau da nire 2022ko TOParen edo film gustukoena. ‘Decision to Leave’ film Hego Korrearra.  (Park Chan-wook). Pasaden urteko Canneseko Zinemaldian estreinatua, zuzendari onenaren zilarrezko palmondoa irabazi zuen. hegokorearrak gizonezko baten heriotza misteriotsua da pelikularen abiapuntua, filmeko protagonista kasua ikertzen duen detektibea da. Lan honetan hasi eta momentura detektibearen susmagarri nagusia hildakoaren emaztea da, Hego Korean bizi den gazte txinatar bat. Pelikula suspense eta detektibe generoan kokatuko nuke,  Noir-ean.

Nik biziki gomendatzen dut. Esango nuke sentsualitatea eta suspensea lantzeko modu original eta berezi bat duen filma dela. Ekintzak lantzeko era eta hauen ikus-entzunezko hizkuntza bitartez eszenaratzea paregabetzat definituzko nituzke. Filma ikusten nuen bitartean Hitchcocken ‘Vértigo’  etorri zitzaidan gogora, eta hau ez da edonolako konparaketa. Kritikak Wong Kar wai-ren ‘Deseando amar’-ekin ere konparatu du.

Laudorioekin jarraitu ahalko nuke, baina nik uste dut ideia argi geratu dela. Eta lehenengo film honekin bukatzen joateko, azpimarragarria da esan bezala Cannesen estreinatu zela, eta zuzendari onenaren zilarrezko palmondoa irabazi zuela Park Chan-wook hegokorearrak. Aipagarria da baita herrialdea Oscar sarietan ordezkatzeko aukeratua izan dela.

Increíble pero cierto

Sitgesen estreinatu zen Quentin Dupiex frantziarraren ‘Increíble pero cierto’ komedia da bigarren gomendioa.

Ez omen da erraza bizileku egoki bat aurkitzea, horregatik film honetako bikote protagonistak ez du dudarik egiten haien ametsetako etxea salgai eta prezio onean aurkitzen dutenean. Baina, pixkanaka-pixkanaka ohartuko dira etxe horrek misterio ugari gordetzen dituela.

Baina  hasieran ezin hobea zenak sekretu eta misterio ezberdin ugari gordetzen dituela. Dupiex zuzendaria umore absurdoaren generoan ezagun bihurtu da azken urteetan, horren adibide Bilboko Zinemaldi Fantastikoan lehiatu zen ‘Bajo arresto’, niri asko gustatu zitzaidan.

 

Babylon

Chazelle bueltan da hainbeste maite duen Hollywood eta musikaren inguruko filme batekin.

‘Babylon’ -ek  Hollywoodeko momentu konkretu batetara eramaten gaitu: filmak mutu egitetik soinua izatera igaro ziren unera.  Hau oinarritzat hartuta, filmak pertsonaia ezberdinen gorakada eta beherakadak kontatzen ditu, dena jai eta festa giroko Hollywood batetan kokatuz. Diego Calva aktore ez ezaguna da pelikulako protagonista, baina Babylonek baditu mundu mailako izarrak ere, azpimarragarriakdira  Brad Pitt, Margot Robbie edo Tobey Maguire. Pelikula honek ez du axolagabe utziko inor. Maitatu edo gorrotatu egingo duzue.

Makanai: La cocinera de las Maiko

Telesail bat ere gomendatzera nator aste honetan ‘Makanai: La cocinera de las Maiko’. Hirozaku Koreeda japoniarrak zuzendu eta showrunner lanak egin ditu Netflixeko serie honetan. ‘Maiko’ bihurtu nahi diren bi emakume gazte dira protagonistak, Geisharen azpitik dauden luxuzko zerbitzriak dira Maikoak. Denborarekin bietako batek bere helburua lortuko du, eta bestea sukaldari bezala lan xume bat izatera besterik ez da iritsiko.

Egia da agian sinopsiak ez duela erakarpen berezi bat sortzen, baina animaziozko lana oso ona da.

Jaurlaritza Logoa