Zuzenean

Maite Bidarte

Mikel Gurrea: «Harrigarriak izaten ari dira Suro filmarekin bizitzen ari garen gauza asko»

Nahita ere ezin zen horrelako zerbait planifikatu. Mikel Gurrearen Suro filma zine aretoetan estreinatuko den astean iritsi dira Goya sarietako bi izendapenak, horietako bat Gurrearentzat da. «Bultzada handia da hau Suro-rentzat» dio. Badaki, Sevillara iristeko «lasterketa» bat datorrela orain.

Audio_placeholder

Mikel Gurrea: «Harrigarriak izaten ari dira Suro filmarekin bizitzen ari garen gauza asko»

Loading player...
Mikel Gurrea, gaur, Donostian. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Mikel Gurrea, gaur, Donostian. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)

Ohikoa baina laburragoa izan da aste honetako ‘Bideokluba’ saioa. Ezpalak taldeak disko berria aurkeztu baitu NAIZ gunean eta zuzenean eskaini dugu NAIZ irratian. Saioa motza beraz, baina interesgarria. Aimar Erkiagarekin asteko estreinaldiak errepasatzeaz gain Mikel Gurreak  zine zuzendariak egin digulako bisita. Suro bere lehen film luzeak Goya sariak irabazteko bi izendapen jaso ditu, horietako bat Mikel Gurrearena, zuzendari berri onenaren sailean.

Ez dira noiznahi iritsi Goya sarietarako izendapenak Mikel Gurrea Donostiarrarentzat. Hain justu Suro filma zine karteldegira iritsiko den egunaren bezperan eman du Espainiako Zine Akademiak izendapenen berri.

Jakin bazekien ostegun goizean emango zuela Espainiako Zine Akademiak Goya izendapenen berri, baina ez zuen zuzenean jarraitu nahi izan, eta lan hori egiten paratu zituen ekoizleak, eta mugikorrean ez deirik ez mezurik jasotzen ez zuenez pentsatu zuen ezetz, Suro ez zegoela izendatuen artean. Eta hara non hasi zitzaion mugikorra kolapsatzen, mezuekin eta deiekin. Kataluniako estreinaldi berezirako prestatzen ari zela izan du bi izendapenen berri. «Oso oso pozik gaude, opari bat da hau. Estreinaldirako bultzada ederra da» esan digu.

Suro da Mikel Gurrearen lehen lan luzea. Donostiako Sail Ofizialen lehiatu zen pasa den irailean eta Euskal Zinemaren Irizar saria jaso zuen. «Harrigarriak izaten ari dira Suro filmarekin bizitzen ari ditugun gauza asko, Zinemaldia ikaragarria izan zen». Baina abentura ez da bukatu «Pelikula zabaltzea tokatzen da orain. 60 bat zinema aretoetan estreinatuko da Suro eta orain nire lana izango da filma aurkeztea eta emankizunen ostean solasaldiak egitea» dio. Abenduaren 10ean Donostian izango da, Tabakaleran, Suro-ren sorkuntza prozesuaz hitz egiteko. Goya sariei dagokionez «promozio bide berri bat zabaltzen» dela dio Gurreak, «nik ez dut horretan esperientziarik bizi» dio, esperientzia badu ordea filmeko ekoizleak, Xabier Berzosak. ‘Handia’ filma ere berak ekoitzi baitzuen eta Altzoko handiak ederki ezagutzen ditu Goya sariak. 

Goya sariek zer zine zuzendari hasi berri batentzat zer esan nahi duen galdetuta, «zure lankideen errekonozimendua» dela dio Gurreak.

Jaurlaritza Logoa