Zuzenean

Aimar Erkiaga

‘Almas en pena en Inisherin’ nahitaez ikusi behar den ‘buddy movie’-a

Bederatzi izendapen lortu ditu Martin McDonaghen ‘Almas en pena en Inisherin’ datorren martxoaren 12an banatuko dira Oscar Sarietan. Lagun arteko tragikomedia honek ez du hutsik egingo. Baina aste honetako karteldegian badira perla gehiago.

Audio_placeholder

‘Almas en pena en Inisherin’ nahitaez ikusi behar den ‘buddy movie’-a

Loading player...
‘Almas en pena en Inisherin’ filmeko fotograma bat
‘Almas en pena en Inisherin’ filmeko fotograma bat (Fox)

‘Almas en pena en Inisherin’ (The Banshees of Inisherin, Martin McDonagh)

Inisherin izeneko Irlandako herrixka txiki batetan kokatuta, aspaldiko lagunak diren bi gizon dira protagonista McDonaghen azken lanean. Egun batetan, lagun batek bestea aspergarria dela pentsatu eta harremana apurtuko du. Hasiera bitxi honek garapena izango du umore beltz nabarmenarekin.

9 Oscar izendapen ditu ‘Almas en pena en Inisherin’ filmak. Zuzendaria eta gidoia aipatzeaz gain pelikulako aktoreek merezi dute aipamena. McDonaghek esku ona du aktoreak zuzentzeko, hori argi geratu zen orain dela bost urte ‘Tres anuncios en las afueras’ pelikularekin, bi aktore nagusiek Oscar saria irabazi zuten. (Ikusi nahi duenak Disney Plusen du ikusgai).

Almas en pena en Inisherin’-EN kasuan, Collin Farrel eta Brendan Glisson dira filmeko lagunak haragitzen dituzten aktoreak. Lehena, gizonezko aktore hoberenaren Oscar Sarira izendatua izan da, eta bigarrena, taldeko gizonezko aktore onenari sailean dago izendatua. Pelikulan agertzen da baita Barry Keoghan aktore gaztea, hau ere Oscarretan izendatua izan dena, eta Batman sagako azken filmean bera zen Joker.

Niri asko gustatu zait, pelikula interesgarri eta fresko bat sortu duela esango nuke Martin McDonaghek, benetan gidoi original eta arin batetatik, gai sakon eta gizatiarrak landuz.

 

‘Todo a la vez en todas partes’ (Everything Everywhere All at Once, Dan Kwan, Daniel Scheinert)

Hasieran aipatu bezala, nahiz eta filma udan estreinatu Hego Euskal Herrian, berriro ikusiko dugu pantaila handian ‘Todo a la vez en todas partes’. Askoren harridurarako,  Oscar Sarietan  11 izendapen lortu ditu Daniel Kwan eta Daniel Scheinert zinemagileen filmak.


Ameriketako Estatu Batuetan bizi den ama txinatar batek, eta bere familiak, dituen   arazo ekonomikoak dira tramaren abiapuntua. Momentu batetatik aurrera dena aldatuko da unibertso paralelo ezberdinen agerpenarengatik.

Aitortuko dizuet nik gogo izugarriak nituela filma ikusteko. Gogoan dut AEBetako kritikak ‘urteko filma’ bezala definitu zutela, eta laudorio asko jaso zituen. Nik dezepzio potolo bat hartu nuen, potolo-potoloa. Zergatik?  Ba film indie original bat espero nuelako, eta horren ordez Marvel eta super heroien filmetan erabiltzen diren topiko birziklatuak besterik ez nituelako topatu. Nahikoa izan zuen lehen ordu erdia filmaz nazkatzeko. Baina hau nire iritzia da, hainbeste jenderi gustatu bazaio, zerbaitengatik izango da.

Llaman a la puerta’ (Knock at the Cabin, M. Night Shyamalan)

Zorteko gaude aste honetan, badatorrelako M Night Shyamalanen azkena.

Trailerrean  argi gelditzen den bezala, baso batetan bizi den familia batek 4 gizabanakoren bisita jasoko du. Bisitariek misio konkretu bat daukate: gizateria salbatzea. Eta badirudi, hau lortzeko bide bakarra familiako kide bat hiltzea dela. Familiak berak aukeratu beharko du nor.

Asko erakartzen nauen zuzendaria da Shyamalan. ‘El protegido’  superheroien inguruan egin den film hoberena da niretzako. Hor daude ‘El sexto sentido’ eta ‘El Bosque’ ere, benetan apartak iruditzen zaizkit niri.  Bere pelikulek  gaur egungo jendartearen inguruko diskurtso sakon eta interesgarriak garatzen dituzte, eta gainera,  bukaeran beti  biraketa potente bat dute, ikuslearen harridurarako. Hain zuzen horregatik da ezaguna zuzendari hau. Film honetan hori lortzea zailagoa du baina, filma Paul Tremblayren nobela batean baitago oinarritua.

‘Tengo sueños electricos’ (Valentina Maurel)

Bukatzeko,  Costa Ricakoa da aukeratutako azken filma. ‘Tengo sueños electricos’.

Pasa den Locarnoko Zinemaldian estreinatuta, zuzendari, emakumezko eta gizonezko aktore onenaren sariak lortu zituen filmak. Donostiako Zinemaldian ere izan genuen, Horizontes Latinos Sailean, eta film onenaren garaikurra lortuz.

Bikote baten banaketa da filmaren abiapuntua eta seme alabak prozesu bitxi eta gogor bat gainditu beharko dute.  Film ausart eta gogor bat da nire ustez Valentina Maurelen opera prima hau.  Norbaitek zerbait ezberdina eta kalitatezkoa ikusi nahi badu, hau da aukera.  

Jaurlaritza Logoa