Zuzenean

Maite Bidarte

80 urte bete ditu Varsoviako inbasioa satira bihurtu zuen ‘To Be or Not To Be’ filmak

Berlinen sortua, Holliwooden egin zuen bere zine ibilbidea Ernest Lubitschek. Komediaren mekanismo denak ezin hobe ibiltzen zituen, are hobeto iradokizuna. ‘To Be or Not To Be’ filman Alemaniar-judutarrak jakin zuen Hitler eta Bigarren Munduarekin komedia egiten.

Audio_placeholder

80 urte bete ditu Varsoviako inbasioa satira bihurtu zuen ‘To Be or Not To Be’ filmak

Loading player...
‘To be or Not To be’ filmeko fotograma
‘To be or Not To be’ filmeko fotograma (To Be or Not To Be )

'To Be or Not To Be' Shakespearek idatzitako Hamlet obrako esaldia ezagunaren itzalpean dago sortua Ernst Lubitsch zine zuzendariaren filma. 1942. urtean kokatua, nazismoaren inguruko satira bat da. Adolf Hitlerren  Varsoviako inbasioa aitzakiatzat hartuta, film honek hitz egiten du antzerki munduaz, handikeriaz, heroitasunaz, maitasunaz eta maitasun affaire-etaz. Eta hori guztia 'Lubitsch ukitua'-rekin, noski. Alegia, esplizituki erakutsi ezin zuena iradokitzeko gaitasuna.

Zigor Etxebeste zine klasikoak izan ohi ditu hizpide 'Bideokluba' saioan eta ‘To be or not to be’ maisulana ekarri digu. Nahiz eta Alemanian sortu, han arrakasta lortu eta gero Lubtischek Holliwood-eko estudioetan egin zuen bere ibilbidea. Kontuan eduki behar da 1942an Europa gerra batean murgiltuda zegoela, eta AEBak gerran sartzear zen. Hedabideetan kritika gogorrak jaso zituen «gustu txarrekoa leporatu zioten, dibertigarri egiteagatik Varsoviako bonbardaketa». Kontuan hartzekoa da bi urte lehenago, 1940, Charles Chaplinek ‘Diktadore Handia’ estreinatu zuela, Adolf Hitler diktadorearen parodia argia. Urteekin lortu du bere tokia ‘To Be o Not To Be’ filmak, eta gaur egun kultuzko komedia bezala dago kontsideratua.

Sekula ez zuen Ernst Lubitschek zuzendari Oscarra irabazi. «Holliwoodeko akademiak pekatu asko ditu, Orson Wellsek, Chaplinek ez zuten inoiz Oscarra jaso zuzendari bezala, eta ohorezko Oscar  jaso zuten, berdin gertatu zen Lubitschekin». Saria jaso eta 2 hilabetera zendu zen Ernst Lubitsch 55 urterekin.

Euskal Herrira oso berandu iritsi zen filma Francok zentsuratu egin zuelako, ia 30 urte beranduago iritsi zen. 

Diote Billy Wilder zuzendariak nota bat zuela jarria bere bulegoan inspirazio modura «Nola egingo luke Lubitschek?».

Aste honetan, zer ikusi?

Astero bezala Aimar Erkiagak pantaila handian eta plataformetan ikusteko hainbat proposamen egin dizkigu. ‘Broker’, ‘El Gato con Botas’ filmak karteldegian, eta plataformetan ‘Exterior Noche’ telesaila eta ‘Puñales por la espalda: el misterio de glass onion’ eta Alejandro Gonzalez Iñarrituren ‘Bardo’.

Jaurlaritza Logoa