IRRATIA

Kera Deia | Keith Jarrett

Keith Jarrett

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Atzoko saioaren ondotik, igande honetakoa ere ez dugu makalagoa izan. Zuzeneko musikak duen kutsu berezia bertatik-bertara gozatu ahal izan baitugu arratsaldearen lehen orduan 'Kera Deia' saioari esker. Piano-jole eta musikari estatubatuar Keith Jarrett izan dugu ordubeteko sesio musikalaren protagonista, eta gauzak horrela, 1985ean Antibeseko jazz jaialdian emandako kontzertua entzun nahi izan dugu. Izugarrizko talentua zuen, baina 2018an garunean jasan zituen osasun arazoen ondorioz, 2020an interpretaziotik erretiratuko zela iragarri zuen.