IRRATIA

Kera Deia | Juan Carlos Perez

Juan Carlos Perez

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Musika eta doinu ederrak entzun ditugu beste asteburu batez Naiz Irratian, 'Kera Deia' saioak ez baitu hutsik egin 15:00etatik 16:00etara bitartean larunbat honetan ere. Eguneko protagonista nagusi, Itoiz talde mitikoaren abeslari eta gitarra-jolea izan zen Juan Carlos Perez izan dugu. Azken urteei begira berriz, bakarkako ibilbidean aritzen da abeslari nahiz musika konpositore modura, proiektu berritzailetan murgildurik. Bakarka zein taldean beraz, entzuteko eta aipatzeko ugari utzi digu gaur egun arte mutrikuarrak eta diskografiari egin nahi izan diogu errepaso sakon bat.