IRRATIA

Kera Deia | 80ko arrakastak

Michael Jackson

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Igande honetako saioa burutu ahal izateko, lanketa txukuna egin behar izan dugu 60 minutuetarako zein kantu aukeratu zehazteko. Arrakasta batetik bestera ibili gara jauzika eta denetarik entzun nahi izan dugu gainera, baina guztiak, 80 hamarkadako arrakasten kategoriaren barruan noski.

Gure buruan ondo baino hobeto gordeta ditugun kantu bat baino gehiago berriro entzuteko aukera bikainaz baliatu gara. Horien artean, 'Grand Theft' auto bideo-jokoaren soinu banda entzuteko tarte txiki bat ere hartu nahi izan dugu. Igande honetako saioa ere txukun geratu zaigu eta 98.a ondo baino hobeto burutu dugula esan genezake.