Zuzenean

Etxahun Arregi

Kera Deia | Sia (I)

Audio_placeholder

Kera Deia | Sia (I)

Loading player...
Sia
Sia

Asteburua noiz iritsiko zain egoten gara eta larunbat honetan ere gogotsu heldu diogu 'Kera Deia' saioari Naiz irratian. Musika hizpide hartuta, luxuzko artista handi baten inguruan aritu gara larunbat honetan eta biharkoan ere hala jarraituko dugulakoan gaude. Sia izan dugu protagonista, 45 urte dituen artista australiarra hain zuzen ere. Lan eder bat baino gehiago utzi izan dizkigu orain arteko ibilbideak, denek ala denek dutelarik beraien berezitasuna.

1996.urtean ekin zion bere ibilbideari eta gaur egun arte, abeslari, bikoiztaile, konpositore, produktore eta beste zenbait zereginetan topatu izan dugu. Bere instrumentu nagusia beraz inolako zalantzarik gabe, ahotsa izan da eta Pop zein Acid jazz estiloetan murgildu izan da ezagutzera eman dituen lanetan.

Jaurlaritza Logoa