Gramofonoa | 2001eko irailaren 1a
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
“Inork ezin du nazio oso bat izutu, gu guztiok haren konplize izan ezean”, hala zioen Edward R. Murrow Estatu Batuetako kazetari ospetsuak. Urte berriarekin batera 'Gamofonoak' jarraipena du eta oraingo honetan 20 urte atzera egitea pentsatu dugu, irailaren 11ra begira jarri gara zehazki. Askok buruan izango duzue egun hura, izan ere, Estatu Batuek amesgaizto galanta jasan zuten orduan.
World Trade Center egoitzaren aurka bi hegazkinek talka egin zuten, gertaera traumatiko eta ahaztezin bihurtu zelarik. Irudiak dozenaka aldiz ikusi izan ditugu, filmak eta dokumentalak ere ikuspuntu guztietatik egin dira eta sarea teoriaz beteta dago. Nolanahi ere, atentatuak ondorio historiko, politiko eta ekonomikoak ere utzi zituen.
Hedatu ezin ziren abestien zerrenda beltza osatu zen eta zerrenda hori errepasatu nahi izan dugu atentatuaren 20. urteurrena beteko den 2021. urte berri honetako Gramofonoko lehen saioan.