Zuzenean

Estitxu Pinatxo

Gramofonoa | Zentsura Euskal Herrian

Audio_placeholder

Gramofonoa | Zentsura Euskal Herrian

Loading player...
Euskal Herriko zentsura garaiko kontzertu bat
Euskal Herriko zentsura garaiko kontzertu bat

Euskal Herrian bizi gara eta nola ez, musika herrikoiak betidanik izan du paper garrantzitsua adierazpen politiko gisa. Bai, aste honetan urtetxo batzuk atzera egin dugu eta Frankismoak iraun zuen azken urteetan, zuzeneko kontzertuak ihesbide bat izan zirela erakutsiko dugu Euskal Herrian. Modu honetara, euskaldunok bizi genuen egoerarekin ados ez geundela esan eta gure planteamendu politikoak adierazi nahi izan genituen. Kontuan izan behar genuen ere, zuzeneko hauetara joate hutsak, erregimen frankistaren aurkako borrokarekin lotzen eta identifikatzen zela, euskal kulturarekiko defentsa irudikatzen zutelako.

Gero eta ugariagoak ziren kontzertuak ordea urteak joan eta urteak etorri, egiten ziren planteamendu nahiz iragarki politikoak are eta esplizituagoak ziren. Orduan iritsi zen, 80.hamarkadan hain zuzen ere, zuzenekoak sistemaren aurkako diskurtso erradikalez betetzea. Gauzak horrela, ostiral honetako 'Gramofonoa' saioan frankismo garaian Euskal musikak jasan zuen zentsuraren inguruan hitz egin dugu.

Jaurlaritza Logoa