Zuzenean

Estitxu Pinatxo

Gramofonoa | Nazismoa

Audio_placeholder

Gramofonoa | Nazismoa

Loading player...
Alemania Nazia 'Gramofonoa'
Alemania Nazia 'Gramofonoa'

Ostiral legez 'Gramofonoa' saioa izan genuen gurean eta beste behin ere musika entzuteaz gain, zure buruari zer pentsatua utziko dion gaia ekarri nahi izan dizugu. Buelta batzuk ematen aritu ondoren, erabaki batera iritsi gara; ezinezkoa da kasualitatea izatea erregimen totalitario guztiek jazza debekatu nahi izatea.

XX. mendearen lehen erdiko prozesu historiko garrantzitsuenetako bat izan zela esan behar dugu Alemaniaren nazifikazioa. Gainera, erregimenaren basakeriek ez artean bakarrik, baita musikan ere eragin nabarmena izan zuten. Naziek, etsaitzat, behe-mailakotzat edo arbuiagarritzat jotzen baitzituzten kultura-sorkuntzaren arrasto guztiak jazarri eta errepresaliatu zituzten garai hartan.

Aukera ikusten zuten guztietan, naziek konpositore degeneratuen partiturak suntsitzen zituzten, horren ondorioz, zenbait lan desagertu egin zirelarik. Aste honetan beraz, Alemania Nazian murgildu nahi izan dugu.