Estitxu Pinatxo

Gramofonoa | Disko azalak

Rockaren eta poparen historiako portadarik eztabaidagarrienen errepasoa eginen dugu saio honetan.

Audio_placeholder

Gramofonoa | Disko azalak

Loading player...
Gramofonoa 8
Gramofonoa 8

Diskoaren azala ere izan da aitzaia disko bat zentsuratzeko, eta horien errepasoa egingo dugu saio honetan.  Zalantzarik gabe, musikaren produkzioa eta kontsumoa azken urteetan izugarri aldatu da eta plataforma digitalen bidezko musikak nahiko bazterturik utzi du diskaren azalaren artea; izan ere, kasu batzuetan entzun beharrekoaren ia garrantzi bera hartzen zuten portadek, abesti-multzo bat baino zerbait gehiago zen lan bateko portada.  Horrek ez du erran nahi musikak gaur egun ez duenik irudiarekin jokatzen. Baina argi dago, lehenengo 30X30 bat zentimetroko kartoizko gutun-azal batean inprimatuta geratzen zena, geroago 10x6,5eko liburuxka ttiki batzuetan, eta, azkenik, 12X12 zentimetroko handixeago batzuetan, gaur egun ukiezinak diren irudi batzuekin ordezkatzen ari garela.