Zuzenean
«Negozioak egiteko modu bat dago, eta ez egiteko bertze bat. Eta ez gaude gustura haiek negozioa egiteko aukeratutako moduarekin. Ez izan ni, nire zatiarekin geldituz. Hor hasten da lapurreta», hala esan zuen Marvin Gaye (Washington, 1939) soul abeslariak.
Kulturaren lapurreta benetako gertaera izan da. Bereziki, kultura beltzaz ari garenean. Ez dira horiek gure hitzak, Jamar Josephen hitzak dira. Idazle, zuzendari, ekoizle, poeta, Pantera Beltzak Alderdiko eta Askapen Beltzeko Armadako kidea izan zena. Eta horixe izanen dugu aste honetako 'Gramofonoan' hizpide: kulturaren lapurretaz ariko gara. Whitewashing-az hain zuzen ere. Euskarara itzulita, «zuritzea» erran nahiko lukeena. Eta «zuritze» horrek nolabait ekartzen duen musikari beltzarenganako zentsuraz.