Zuzenean

Estitxu Pinatxo

Gamofonoa | Erotismoa

Zientziak baieztatu du musika entzuteak sexuaren plazer berbera ematen duela. Aste honetako Gramofonoan, erotismoaz ariko gara eta honek harrotutako hautsez. 

Audio_placeholder

Gamofonoa | Erotismoa

Loading player...
Erotismoa Gramofonoa
Erotismoa Gramofonoa

Zientziak baieztatu du musika entzuteak sexuaren plazer berbera ematen duela. Musika, doinua eta isiluneak baino gehiago da. Afrikako kontinente osoan hainbat eta hainbat herrik erritmoaren bidez erotismoarekin maila guztiz fisikoan, ia instintiboan, konektatzen dute. Eta XVIII. eta XIX. mendeetan, esklabutzaren bitartez, afrikarren herentzia erritmiko honek Ipar Amerikako kontinentera bidaiatu zuenean, kubatar eta brasildarra bezalako forma berriak sortu ziren.

Aski nabaria da Samba eta erotismoaren arteko lotura; Bossa Novak argiaz eta sensualidadeaz hitz egiten du; Litekeena da aunitzentzat "salsa" erotismoaren genero adierazgarria izatea; Boleroak, bertzalde, erotismoz beteriko herri musika genero bat irudikatzen du, ez bakarrik abestien lirikan, baita dantzatzeko modu dotore eta sugerentean ere. 

Aste honetako Gramofonoan, erotismoaz ariko gara eta honek harrotutako hautsez. 

Jaurlaritza Logoa