Zuzenean

Iosu Marti eta Maite bidarte

'Iruindar Berriak' Nafarroako Liburu Azokatik

Liburua da egun hauetan protagonista Iruñeko Gaztelu Plazan eta aitzakia ona iruditu zaizu estudiotik atera eta hurbiltzeko. Kaleratu berri diren 'Cómo se le dice adiós a una madre' eta 'Auzo madarikatua' liburuak izan ditugu protagonista.

Audio_placeholder

'Iruindar Berriak' Nafarroako Liburu Azokatik

Loading player...
Maite Bidarte kazetaria eta Uxue Razkin idazlea Nafarroako Liburu azokan
Maite Bidarte kazetaria eta Uxue Razkin idazlea Nafarroako Liburu azokan (Aitor Karasatorre)

Liburua da egun hauetan protagonista Iruñeko Gaztelu Plazan. Maiatzaren 30ean abiatu zen Nafarroako Liburu Azokaren bosgarren edizioan eta ekainaren 8ra arte luzatuko da. Aitzakia ederra izan dira letrak gure estudioa atzean utzi eta Gaztelu Plazara hurbiltzeko.

Ventura Ruiz izan da gurean, egunero ematen ditu azokan idazketa eta somen tailerrak. Uxue Razkin idazle eta editorea ere pasa da NAIZ irratiko mikrofonoetatik. 'Cómo decir adiós a una madre' (Pepita ediciones) liburua kaleratu du, pasarte ezberdinekin jositako liburua,  ama zenduari zuzendutako hitzak. Gurekin izan da Aingeru Epalza ere, idazle eta itzultzaile, bigarren ofizio horretan aritu da buru belarri azken hilabetetan eta 1925 urtean kaleratutako 'Barrio Maldito' nobela, (Félix Urabayen) euskaratu egin du Pamiela argitaletxearekin. Baztan eta Iruñea, agoteak eta Sanferminak. Heminway ez baitzen izan lehena uztailak 6ko festen inguruan idazten, Urabayen nafarra aurreratu zitzaion.

Jaurlaritza Logoa