Zuzenean

Josu Marti eta Maite Bidarte

'Barniz' pixka bat Iruñerriko musika eszenari

Nork beteko du Chill Mafiaren hutsunea? Erantzuna emateko piztia esploratzaile izendatu dugu Sergio Azkarate. Berarekin aletuko dugu Iruñerriko musika eszena  'Nafarrial Geographic' tartean. Bestetik, gurera gonbidatu dugu azken astetan, eta umore handiz gainera, bertako eszenan agertu den taldea.

Audio_placeholder

'Barniz' pixka bat Iruñerriko musika eszenari

Loading player...
BARNIZ taldeko kideak eta Sergio Azkarate zinegilea Iruindar Berriak saioan izan dira
BARNIZ taldeko kideak eta Sergio Azkarate zinegilea Iruindar Berriak saioan izan dira (Josu Marti )

Iruñerriko musikaren loraldiari buruzko denbora errealeko dokumentala da 'Loraldia'. Sergio Azkarate dago proiektuaren atzean. Trap, salsa, New Orleanseko txaranga estiloa edo musika elektronikoaren aldeko apustuak egin dira azken urtetan, alde batera utzi dira rocka eta punka eta eztanda egiten dute beste musika estiloak lantzen dituzten taldeek: Chill Mafia, Burutik, Hoffe, Dj Reimy, Ibil Bedi, Melenas, Skabidean, Goxua'n Salsa, Tatxers, Broken Brothers Brass Band... Talde horien guztien garapena eta egunerokoa filmatzen dabil Azkarate.

Dokumentalean ez dute parte hartu baina berriki egin du eztanda 'Barniz' taldeak. Lagun artean hasi ziren youtubera kantuak igotzen. Letra aldrebestu umoretsuak dira Jon Ganboa eta Mikel Blanco, makina bat hitz jokorekin, eta joko horiek gainera segida dute sare sozialetan partekatzen dituzten bideoklipekin. Taberna batean, ordu txikitan jaso zuten Hatortxu Rockeko abestia egiteko proposamena. Bitan pentsatu gabe esan zuten baietz eta horrela sortu zen 'Txandalari', hita dudarik gabe. 'Txandalero, Txandalera, Txandalari' leloa da herriz herri txandalariak animatzeko: «Peto batekin eutsi gudari!» dio kantak. Geroztik atera zaizkie hainbat kortzertu, tartean dago ere, Aitzina tabernan antolatu duten 'Torrezno gaua'. Kontzertu bereziak izaten dira 'Barniz' taldearenak, oso parte-hartzaileak eta eroak. 

 

Jaurlaritza Logoa