Zuzenean

Iosu Marti eta Maite Bidarte

Iruñeko cohousinga bizitzeko eta komun publikoak pentsatzeko

Etxe bat lortzea afera konplikatua da Iruñean ere. Argi izpi itxaropentsua da aste honetan jaso duguna: Nafarroako lehen Cohousina eraikitzen hasiko uztailan Etxekide kooperatiba. Bitartean, besteok, gela propio baten faltan komun publikoetan konspiratu beharko dugu.

Audio_placeholder

Iruñeko cohousinga bizitzeko eta komun publikoak pentsatzeko

Loading player...
Maite Bidarte eta Xprai diseinatzailea 'Iruindar' Berriak saioa egiten
Maite Bidarte eta Xprai diseinatzailea 'Iruindar' Berriak saioa egiten (Iosu Marti)

Inoiz ez da berandu irratsaio bat hasteko, eta San Fermin bezperetan hasi dugu 'Iruindar Berriak' saioa. Iosu Martik eta Maite Bidartek astero ekarrizko dizkigute hiri buruzagiko kontuak. Lehen saioan Etxikide kooperatibako Itziar Agirrebeitia, Joseba Beramendi diseinatzailea eta Sarai Robles bertsolaria gonbidatu ditugu gurera. Etxean bezala sentitu gara, etxeko saloitik abiatu baitugu 'Iruindar Berriak'.

San Fermin giroan murgildu gara lehen saioan. Festa eder hauek irudikatzen duten kartela erabakitzeko garaia baita, herriak du azken hitza. Guk Joseba Beramendi 'Xprai' diseinatzailearekin aztertu ditugu hamar aukerak. Argi du zein den bere faboritoa.

Etxebizitzaren afera bada kezka iturri Iruñean ere eta txanponaren bi aldeak ezagutu ditugu. Etxekideko kooperatibako Itziar Agirrebeitiarekin hitz egin dugu Iruñeko udaletxeak baimena eman baitu lanak hasteko eta dena ongi bidean uztaila erdialdira hasiko dira Nafarroako lehen cohousina eraikitzeko lanak. Txanponaren beste aldea ikusarazteko gurera hurbildu da Sarai Robles. Etxe bila dabil orain, (munduko zorterik onena opa diogu, beharko du eta) etxe bat bizitzeko, lotarako eta sortzeko. Virginia Woolf idazleak gela propio bat eskatzen zuen...,akaso, gure belaunaldiak komun publikoekin konformatu beharko du?

Jaurlaritza Logoa