Zuzenean

Laster sartuko gara uztailean, eta atzera kontaketa hasiko da Iruñean Sanferminak lehertzeko. Urduritasuna, poza eta egitekoen zerrenda luzea. Itziar Garcia eta Maite Sabalza 'Txarlisten' bisita jaso dugu. Estres kulturala aktibatu zaigu guri ere ekaineko agendarekin. Horretaz gain, Sanfermin festak gainean ditugunez hainbat aholku eskatu dizkiegu Sabaza eta Garciari, eta hemen pista batzuk: Festak hasi aitzin egin beharreko erosketa, arropa zuria nola mantendu zuri edo nolako kamisetak jantzi behar ditugun uztailaren 6tik aurrera. Eta urrezko beste aholku, mantra gisa ahantzi ezin dena 10 egunean: «Izan gaitezen jende jatorra, zaindu ingurukoak, zaindu lanean daudenak».
Horretaz gain Herri Sanferminak plataformako kideak izan dira gurean. Egitarau oparoa osatu dute O plazarako, eta auzolanean eramango da aurrera lan guztia. Deia egin dute txanda egiteko, eta nabarmendu, aurrera begira gune gehiago beharko direla.