Zuzenean
'Cinema Acedo. Historia y magia de un cine rural' zuzendu dute Sandra Urrak eta Iker Oizek. Dokumental honek Nafarroako Acedo herrian urtetan martxan egon zen zinema parrokialaren historia biltzen du, eta baita omenaldia egin, gaurko egunera arte, lokala bizirik mantendu duten herritarrei. Iruindar Berriak saiora gonbidatu ditugu bi zuzendariak. Horretaz gain, Iruindar Berriak saiora hurbildu da Sergio Azkarate Nafarroako musika panoramaz aritzera, 'Egun motelak' kolektiboa ezagutu dugu eta plan udatiar bat ere proposatu dugu: Urmuga.
1960an sortua, oraindik aretoan daude ilaran jarrita zurginak espresuki egindako aulkian. Goiko solairuan aldiz, 35mmko zine proiektorea. Ez dago martxan, eta ezinezkoa da jartzea konponketarik egin ezean, baina negatiboa oraindik paratua du hamarkadetan proiektatu diren film guztien lekuko. Igandeak ziren zinema-egunak Acedon, pase bikoitza egiten zen: lehena kanpotarrentzat, bigarrena bertakoentzat. Parrokiako zinema izaki, apaizak erabakitzen zuen zer ikusi, alegia, zer zentsuratu eta zer ez. «Ezinezkoa zenez kristauak zinemara ez joatea, Elizak landa eremuan zinema aretoak ireki zituen», kontatu du Sandra Urrak.
Garaiak aldatu eta telebistak etxeetara iritsi zenean landa-eremuko zinemen gainbera etorri zen. Hala ere, herritarrek jakin dute su txinparta bizirik mantentzen, antzerkiari esker mantendu izan baita.
Zinema kontuez gain gure misioarekin jarraitu dugu aurrera, eta Nafarroako panorama musikala aztertzen jarraitu dugu Sergio Azkarate kolaboratzailearekin eta 'Egun motelak' kolektiboa ezagutu dugu. Udako plan bat ere proposatzera gatoz, natura eta kultura uztartzen dituena: Urmuga.


