Zuzenean

Aimar Erkiaga

Zine gomendioak: Berlinaleko perlak badatoz kartelegira eta plataformetara

Isil isilik iritsi da 'Sala de profesores' karteldegira, baina zer esana emango du. Berlinaleko sari nagusia irabazi zuen 'En el  Adaman' dokumentalak, eta aste honetan estreinatzen da. Eta plataformetan zer ikusi? Bi proposamen berezi ditugu 'Benediction' eta ‘Orlando, mi biografía política’.

Audio_placeholder

Zine gomendioak: Berlinaleko perlak badatoz kartelegira eta plataformetara

Loading player...
Sala de profesores
Sala de profesores (NAIZ)

Astero bezala lau ikus-entzunezko gomendio aipatu ditugu NAIZ irratiako Bideokluba saioan. Horretaz gain, Feroz sariak aipatu ditugu eta baita Espainiako Zine Industrian lurrikara sortu duen Carlos Vermuten auzia. Industria hiru emakumek egunkari batean salatu dute indarkeria sexuala pairatu zutela.

Sala de profesores, Iker Cata

Berlinaleko Panorama Sailean estreinatu zen ‘Sala de Profesores’, eta gerora, Valladolideko Zinemaldiko Sail Ofizialian lehiatu zen. Hala ere, isil isilek iritsi da Oscar sarietara, inglesez hitz egiten ez duten kategorian lortu du izendapena. Era berean, Alemaniako  akademiak ematen dituen sarietan bost garaikur lortu zituen. Haien artean, zuzendaritza, pelikula eta gidoi hoberenarenak.

Lehendabizikoz irakasle lanetan hasiko den emakumezko gazte bat da pelikulako protagonista. Gustura eta lasaitasunez hasiko du ikasturtea, baina  arazo potolo batekin aurkituko da: hainbat lapurreta eman dira bere klasean. Gertaera honen harira hasiko dira talkak: ikasleen gurasoekin, beste irakasleekin eta zuzendaritzarekin.

Jatorri turkiarra duen Iker Cata zinemagilearen bigarren lana da hau, hurbiletik jarraitu beharreko zuzendari bat da, portzierto.

En el Adamant, Nicolas Philibert

Berlinale jaialdian estreinatu zen  'En el Adamant' dokumentala, eta baita irabazi ere. Estibaliz Urresolaren '20.000 especies de abejas' eta Celine Songen 'Past Lives' entzutetsuekin lehiatu zen, eta Urrezko Hartza eraman zuen Nicolas Philibertek.



Parisen dagoen Adamant izeneko itsasontziak hainbat urte daramatza gaixotasun mentalak dituzten pertsonei laguntza eskaintzen. Nicolas Philibert zuzendariak eta talde teknikoak hainbat aste igaro zituzten itsasontzian bertako dinamikak jasotzeko.

Nire ustez filmeko interesgarriena da Adamant itsasontzian dauden pertsonak ezagutzea. Modu oso naturalean egiten du hori zuzendariak, hurbilketa natural bat ematen da. Kontua da, eta gero eta gehiago gertatzen zait,  hurrengo galdera etortzen zaidala burura: Moralki zuzena da babesgabetasun egoeran dauden pertsona hauek kamera aurrean erakustea? Efektismoaren mesedetan, ez al gara kokatzen «pornomiseria»-tik hurbil?

Plataformetan zer ikusi? 

Dela 2-3 urte estreinatu zen Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean 'Benediction' filma. 2023 amaieran zendu zen Terence Davis zinegile britaniarraren azken lana. Filmin plataforman dago ikusgai.




Lehen Mundu Gerran kokatuta, frontetik itzultzen den gizon baten benetako bizipena kontatzen du filmak. Estilo horretako filmetan ohikoa den bezala, gerran bizi eta ikusitako ankerkeriak bizitu eta gero erabat aldatuta bueltatuko da protagonista. Horrela hasiko da gerra kritikatzen dituen poemak idazten, eta gutxinaka-gutxinaka fama lortuko du.

Davisen zinema nahiko autore-lana izateaz gain sentsibilitate berezia duela esango nuke. 'Benediction'-ek gerraren kontrako diskurtso bat izateaz gain, gizontasunaz ere ari da. Ikusgarriak ere filmeko travelling eta trantsizio batzuk, oraindik buruan ditut.

Orlando mi biografia política, Paul B. Preciado

Virginia Wolfek idatzitako liburu baten egokitzapen modernoa aukeratutako laugarren filma. ‘Orlando mi biografia politica’ Paul B. Preciado filosofo eta artistaren dokumentala da.  Paul B. Preciado oso pertsona erreferentziala da genero eta identitate alorrean.  Idazlea eta arte komisarioa ere bada, queer teoriari, genero ikerketei eta trans ikerketei egindako ekarpenengatik ere bada ezaguna. 




Virginia Wolfek 1928an kaleratutako 'Orlando' eleberriak  sexuz aldatzen den pertsona baten bizipenak kontatzen dira. Ia 100 urte beranduago, eta idazki hau oinarritzat hartuta, bere buruaren eta beste hainbat pertsonaren kasua kontatzen du Preciadoren dokumentalak.

Zineman estreinatzen diren gomendioen moduan, Preciadoren 'Orlando'  pasaden urteko Berlineko Zinemaldian estreinatu eta pare bat sari lortu zituen Encounters Sailean. Dokumental klasikotik urruti, bideoartetik asko edaten du. Bertan agertzen diren pertsonaia guztiak Wolfen eleberriko Orlandoak dira, eta bakoitzak bere kasua kontatu eta erakusten du. Lirika berezi bat duen pelikula bat dela esango nuke inteligentea da bere estrukturan eta oso potentea bere mezuan. Filmin plataforman dago ikusgai.



Jaurlaritza Logoa