Zuzenean

Maite Bidarte

«Lehenengo momentutik pentsatu nuen Touré Detektibea oso zinematofrafikoa zela»

Jon Arretxeren Touré Detektibeak pantailara egin du salto. Primeran plataforman dago ikusgai telesail berria. Idazleak dio nobelelen filosofia eta espiritua mantendu dela: «behartsuenen eta baztertuenen mundua erakustea eta salatzea», eta pozik geratu da emaitzarekin.

Audio_placeholder

«Lehenengo momentutik pentsatu nuen Touré Detektibea oso zinematofrafikoa zela»

Loading player...
Bilbo. Malcolm Treviño-Sitté, "Touré" serieko protagonista . Irudian, Jon Arretxe idazlearekin 31-01-2024, Bilbao.
Bilbo. Malcolm Treviño-Sitté, "Touré" serieko protagonista . Irudian, Jon Arretxe idazlearekin 31-01-2024, Bilbao. (Monica del Valle | FOKU)

«Estreinaldi honekin zeruan nago» aitortu digu Jon Arretxe idazleak Bideokluba saioan. Bere nobeletako protagonistak, Touré detektibeak salto egin du letretatik pantailetara. «Azkenean, pantailetan dago Touré detektibea, eta gainera euskaraz, hori da pozgarriena!».

10 liburu idatzi ditu Arretxek detektibe honen ikerketak oinarri, eta hasieratik pentsatu du Touré oso pertsonaia zinematografikoa dela. «Gainera, Toure detektibea da Estatu osoan protagonista arrazializatua duen lehen telesaila da. Orain arte pertsona beltzak gaizkileak ziren, gameluak, edo zerbitzariak...eta, orain, portagonista beltza izatea oso aurrerapauso handia da».

Sei kapituluko denboraldia Primeran plataforman estreinatu da, eta data zehatzik ez badago ere, jakina da RTVEko plataforman ere ikusgai izanen dela. Gidoilari moduan ez da aritu baina bai lan egin duela aholkulari moduan. «Gidoi guztiak irakurri ditut eta nire iritziak eman ditut. Oso errespetatua sentitu naiz» nabarmendu du. Hori bai, Arretxeren nobelen duten bortizkeria eta iluntasuna «nahiko leundu» dela esan digu, «baina hori gertatuko zela hasieratik esan zidaten», dio. Baina mantendu dute nobelaren filosofia espiritua, «behartsuenen eta baztertuenen mundua erakustea eta salatzea, eta pozik geratu naiz».

Esperientzia honek ez dio sortu gidoigintzan aritzeko harra, baina, bai piztu zaiola aktore lanetan aritzeko gogoa «zeinen mundu ederra den!» aitortu du, eta, kontatu digu paper labur bat ere egin duela telesailean.

 

 

 

Jaurlaritza Logoa