Zuzenean

Ion Garate
NAIZ Irratia. KirolHaria saioko gidaria

Eskola kirola eta frustrazioa: Nola eragiten du eta nola kudeatu?

Nola eragiten dio frustrazioak haurren kirol-garapenari? Zer eginkizun dute entrenatzaileek, familiek eta eskolek emozio horien kudeaketan? Galdera guzti haue erantzuten saiatu gara gaur Kike Mokoroa Ordiziako Udaleko kirol teknikararekin.

 

Audio_placeholder

Eskola kirola eta frustrazioa: Nola eragiten du eta nola kudeatu?

Loading player...
Kirol jarduerak Leitzako plazan.
Kirol jarduerak Leitzako plazan. (Iñigo URIZ | FOKU)

Eskola-kirola funtsezko tresna da haurren garapen fisiko, emozional eta sozialerako. Frustrazioa izaten da emaitzak espero zirenak ez direnean agertzen den emozioa, porrotaren, akatsen edo aurrerabiderik ezaren ondorioa. Frustrazio hori kudeatzen ikastea funtsezkoa da kirolak esperientzia positiboa eta hezitzailea izaten jarrai dezan.

Solasaldian zehar, Kike Mokoroa Ordiziako Udaleko kirol teknikariak azaldu digu «funtsezkoa dela entrenatzaileak eta familiak gida emozional gisa aritzea haurrentzat, frustrazioa modu eraikitzailean bideratzen irakatsiz». Irabaztera edo galtzera bakarrik bideratu beharrean, garrantzitsua da prozesuaz gozatzea, esperientzia bakoitzaren ikaskuntza eta etengabeko hobekuntza sustatzea. Horrela, haurrek pentsamolde positiboagoa eta frustrazioarekiko tolerantzia handiagoa garatzen dute, eta hori baliagarria izango zaie, kirolean ez ezik, bizitzako beste alderdi askotan ere.

 

Jaurlaritza Logoa