Zuzenean

Iker Gurrutxaga
NAIZ Irratia. MusikHaria saioko gidaria

Rockein lehiaketako finala eta Durangoko Azoka hizketagai ‘Zarata’ tartean

Udazkeneko emaria sekulakoa izaten ari da eta Durangoko Azokaren atarian gaudela nabari da. Hala, bertan aurkituko ditugun erreferentzia parea ekarri digu aste honetan Iker Bárbarak. Baina Rockein lehiaketako finalean ere izango da bilbotarra, eta han arituko den talde baten berri ere eman digu.

Audio_placeholder

Rockein lehiaketako finala eta Durangoko Azoka hizketagai ‘Zarata’ tartean

Loading player...
Ginger talde zarauztarrak Rockein lehiaketako 10. edizioko finalean hartuko du parte.
Ginger talde zarauztarrak Rockein lehiaketako 10. edizioko finalean hartuko du parte. (GINGER)

Pasadena - Zerua ireki

Pasadena taldekoen berriena ekarri du lehen tokian Iker Barbara Zarata Mondo Sonoroko zuzendariak: «Kontzertuetako errepertorioa luzatzeko gogoz ziren eta horretarako sortu dituzten kantuekin EP bat osatu dute, ‘Izpia’. Askotan ez duzu momentua topatzen disko bat osorik kaleratzeko, edota denboran asko luza daiteke, eta horretarako aproposa da disko laburraren formatu hau. Durangoko Azokarako etorriko da eta proiektu oso fina denez, halako lan bat espero dugu».

Comic Sans - Canción triste para un asteroide

Comic Sans talde donostiarra ere lan berria kaleratzekotan da bilbotarrak aipatu digunez: «B-Core zigiluarekin sinatu dute eta pop-punk doinuak, emoa eta halakoak jorratzen dituzte, Cala Vento edo Yawners bezalako taldeen eraginarekin. Kantuak badu izen bitxia, baina diskoaren izenburua ere bada berezia, ‘Éramos felices y no lo sabíamos’ baita, nostalgia kutsua duena, modu tristean. Hanka puntetan sartu dira musikaren eszenan, isilik, eta egin dutena pauso sendoekin egin izanagatik daude orain halako zigilu garrantzitsu baten aterkipean».

Rodeo - Hybris

Rodeo taldea ekarri du hirugarren tokian Iker Bárbarak. «Greziar mitologia eta langile klasearen borroka uztartu dituzte Hybris diskoan, Prometheoren bidaiaren hirugarren atala. 9 kantu ditu diskoak eta Bonberenea Ekintzak zigiluarekin aterako da, abenduaren 7tik 11ra hau ere Durangoko Azokan eskuratzeko moduan izango da, bertarako aterako duten edizio berezi batekin», azaldu digu MusikHaria saioko kolaboratzaileak.

Ginger - Paradisuak sutan

Ginger taldea Tarragonan eta Bartzelonan ibili ostetik Rockein lehiaketako 10. edizokoeko finalean izango da azaroaren 18an, ostiralarekin, Arde Marte eta Silitia taldeekin batera; Iker Bárbara bertako epaimahaian dago: «Talde honek lehen singlea iaz kaleratu zuen, ‘Ixo’, uste dut hona ekarri nuela, eta aurten diskoa kaleratu dute eta ihes egin zidan kaleratze horrek. Bi urteko ibilbidea dute eta ikusiko dugu zer eskaintzen duten niretzako lehenengoa izango den kontzertu horretan, soinu potentea dutelako».

Jaurlaritza Logoa