Zuzenean

Sara Iriarte

Bankuak, «pertsonak zenbaki soil bihurtzeko» saiakeran

‘Adinekoak bankuen aurka’ izeneko egitasmoa jarri dute martxan duela gutxi adindunek, oinarrizko banku-zerbitzuetarako sarbide egokia eskatzeko. Egun bizi duten egoera hobeki ezagutzeko, kalera irten da NAIZ Irratia.

Audio_placeholder

Bankuak, «pertsonak zenbaki soil bihurtzeko» saiakeran

Loading player...
Bankuek adindunei eskaintzen dieten zerbitzua zeresan handia ematen ari da.
Bankuek adindunei eskaintzen dieten zerbitzua zeresan handia ematen ari da. (Marisol RAMIREZ | FOKU)

Azkenaldian, kobrantzak eta ordainketak egitera behartzen dituzte adinekoak langilerik gabeko banketxeen bidez, kutxazain automatikoetan edo bitarteko digitalen eta txartelen bidez. Horren guztiaren ondorioz, prekarizazio handiagoa eta larriagoa bizi dute herritarrek, eta ez dute baliabiderik kostu berri horiei aurre egiteko, ez eta finantza-tresna berrietarako trebetasun digitalik ere. Egoera horretan, ‘Adinekoak bankuen aurka’ izeneko egitasmoa jarri dute martxan duela gutxi adindunek.

Adierazi dutenez, nahiko ongi moldatzen dira kutxazain automatikoarekin dirua ateratzeko garaian, baina bestelako gestioren bat egin nahi izanez gero, ingurukoen laguntza edota gestore baten beharra izaten dute. Kontziente dira bankuak eragozpen asko jartzen ari zaizkiela adinekoei eta hauen eta bankuen arteko harremanak txarrera egin duela.

«Gauza bat egin behar duzula, eta esaten dizutenean: ‘internetetik sartu’. Nik ezin dut. Bilobari esan behar diot», azaldu du lagun batek. «Berak gustura egiten dit baina denek ez daukate aukera hori. Ez daukate zeinek lagundu». Egoera horren jakitun dira, eta kezka pizten die.

«Arazo bat da»

Adinekoek argi dute: «Gertatzen ari dena arazo bat da». Herri txikietan jartzen dute kezkaren fokua. «Herri txikietan adineko jendea nola moldatuko da?». Lehen etxetik atera eta hurbil zuten bankua. Orain, aldiz, herri handiagoetara joan behar dute gestioak egitera, Tolosara kasu. Argi dute arazoa konpontzeko mobilizatu egin behar direla. «Zer egin behar dugu? Protesta!» diote.

Egoeraren aurrean, badute bankuentzat mezurik: «Bankuek asko irabazten dute eta ea humanitate eta ardura pixka bat hartzen duten». Ordutegia zabaltzeko eskatu diete, herri batzuetan «oso mugatua» baita, eta «jendea laguntzeko prest» egon dadila. Aitortu dutenez, adinekoak «kikilduta, beldurrez» joaten dira, «gutxietsi» egingo balituzte bezala.

Beraz, bankuek «pertsonak ere zenbaki bihurtu» nahi dituztela dirudi.

Jaurlaritza Logoa