Iker GURRUTXAGA|22/06/2020

Elektronikaren indarra publiko zabalago bati eskaini zion Zetak taldeak ostiralean, Azpeitian. Ibizako diskoteka handietan izaten diren DJek ematen dituzten emanaldien pare jarri genezake bertakoa, baina zuzeneko musikarekin. Euskal Herriko musikari zerbait apurtzailea eta ausarta ekarri nahian sortu ziren, eta, momentuz lortu dute. Musikaren belaunaldi aldaketa nabarmena den honetan, erreferentzia handietako bat izan daiteke Zetak.

Loading player...
Iker GURRUTXAGA|17/06/2020

Musika garaikidean murgilduta dabil azkenaldian Aitor Etxebarria musikaria. Pelikula bateko eta besteko soinu bandak egiten dabilen bitartean, denbora atera du 'Beste Bat' saioak egiteko eta baita 'MusikHaria' bisitatzeko ere. Lanpetuta dabilen arren, musikak bizi duela argi utzi digu gernikarrak. 'Nihilism Part 1.' diskoa kaleratu berritan, kontzertuen geldialdian, etengabeko ikasketan murgilduta dago Etxebarria.

Loading player...
Iker GURRUTXAGA|16/06/2020

Talde bizkaitarra den arren, lapurtar bat dute abeslari 'EraBatera' taldekoek: Jurgi Ekiza. Taldearen kantu eta bideoklip berrien inguruan hitz egiteko eta bakarka egin dituen azken lanak kontatzeko gonbidatu dugu MusikHaria saiora. Positibo izatera bultzatzen duen diskurtsoa ekarri du, gainera, musikari baionarrak.

Loading player...
Iker GURRUTXAGA|16/06/2020

Nøgen talde donostiarrak emanaldi goxoa eskaini zuen, ostiralean, San Agustinen. Etxean ginenoi, egongelatik mugitu ere egin gabe, publikoaren zati zirela sentiarazi ziguten, hein handi batean aretoko dekorazioari esker. Maskaradun ikusleetako bat gehiago izan ginen folk-pop doinuez gozatzen genuen bitartean.

Loading player...
Iker GURRUTXAGA|15/06/2020

Talde donostiarreko kideak ari dira ekaineko astelehenetako 'Beste bat' irratsaioak egiten. Batera bizi eta batera egiten dute musika Jagoba Salvadorrek eta Gartxot Unsainek. Hartara, pozik ari dira Naiz Irratirako saioak ontzen. 'MusikHaria' saioan izan dira, Madeleine taldeari buruz gehiago jakin nahi izan dugulako.

Loading player...
Iker GURRUTXAGA|12/06/2020

Iratxe Aguilerak ez zuen nolanahiko ekoizlea hartu ondoan kantuak egiteko. Musika ikasketa aurreratuak egiten dabilen David Juárez –Chickjuarez hemendik aurrera– mexikarrarekin batu zen Gasteizko eta Euskal Herriko musika panoraman iraultza txiki bat egin nahian. 'Beste bat' saioak egiten dabiltza ekaineko ostegunetan entzuleoi ostiral girora murgilduz. Hori eta gehiago izan dugu hizpide gurera egin duten bisitan.

Maite BIDARTE|11/06/2020

Apirilaren 30ean zuten 'Larruazala' diskaren aurkezpena Afu taldekoek. Baina koronabirusaren krisiak plan guztiak goitik behera aldatu dizkie. Diska entzungai jarri dute sare sozialetan konfinamenu garaian musika beharrezkoa zela iritzita. Musikharia saiora gonbidatu ditugu Ion erro eta Oihana Fernandez. 

Loading player...
Maite Bidarte|10/06/2020

2 hilabete geldirik egon eta gero, ostiral honetan oholtzetara bueltatuko da Zea Mays taldea. Kontzertu berezia izango da, Donostiako Victoria Eugenian eta plazaren %50eko edukierarekin. Aiora Renteria taldeko abeslaria 'MusikHaria' saioan izan da, eta hura pixka bat gehiago ezagutzeko aukera izan dugu berak aukeratutako 10 kantu kuttunen bidez.

Loading player...
Iker GURRUTXAGA|10/06/2020

Disko berria kaleratu berri du Sonakay musika talde donostiarrak. ‘Sonakay guztiekin’ izeneko bigarren lan luzea Axular Arizmendirekin, Mutrikuko AME estudioetan, grabatu dute. Hamaika kolaboratzaile izan dute, mundu desberdinetatik datozen artistak: Iñaki Salvador, Maria Berasarte, edota Ketamako Carmona anaiak. Jose Luis Jimenez taldeko baxu-jotzailea izan da gurean.

Loading player...
Iker GURRUTXAGA|09/06/2020

Musika berezia da 'Hatxe' musikari oiartzuarrak eskaintzen duena. Esperimentaltzat jotzen dugun arren, ez zaio gehiegi gustatzen etiketa hori jartzea Hatxeri. Hartara, musika garaikidearen zati dela esan dezakegu. Bere azken lanaz, 'Panpin hautsien dantza' EPaz eta hilabete honetan, ostiralero, gidatuko dituen 'Beste bat' saioez hitz egitera gonbidatu dugu MusikHaria saiora.

Loading player...
Página 2/ 7
FM Bilboaldea 92.2 · Gasteiz eta Lautada 91.5 · Donostialdea 93.8 · Durango 97.4 · Gernika 96.7· Leitza 95.1 · Bortziriak 103.1 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Legazpi 94.6
@NAIZIrratia