En directo

«Neuk ere egingo nukeen diskoa da 'Nocturama'»

Paraleloan izan da Txuma Murugarren 'Gautegia' aurkezten,  Nick Cave-en 'Nocturama' diskoan oinarritutako lana. Apirilaen 12an zuzenean entzuteko aukera izango da Donostian, Imanol Larzabal aretoan.

Audio_placeholder

«Neuk ere egingo nukeen diskoa da 'Nocturama'»

Loading player...
Txuma Murugarren  «Gautegia» diskoa aurkezten.
Txuma Murugarren «Gautegia» diskoa aurkezten. (Maialen Andres | FOKU)

Ez da bere diskorik ezagunena, ezta estima gehien duena ere, ez dago bere diskografiako podiumean... Baina, huraxe ekarri du berera. Zergatik? Bada, batetik egingarria zelako, eta bestetik gustuko zuelako:«Neronek ere egingo nukeen lan horietako bat da 'Nocturama'. Disko honek jasotzen duen lireikotasun eta iruditeriarekin identifikatuta sentitzen da Txuma Murugarren. Ederra izan da aldi berean Cave eta Murugarrenen artean eraiki den zubiaren norabide bikoitza. Nocturama Gautegira ekarri du oreretarrak, eta entzule askorentzat gautegia izan da Nocturama ezagutzeko bidea.

Nick Cave-en 'Nocturama' diskoa 'Gautegia' bilakatu du Txuma Murugarrenek. Duela urte batzuk, Bilbo Irratiaren ekimenez antolatutako 'Izar and Star' ekimenaren eskakizunari erantzuteko ekarri zituen kantuan Murugarrenek euskarara, eta berera. Eta azken denboretako nagikeriatik berpizteko akuilu aparta izan da diskoaren grabaketa. Mutrikun, egun bakar batez Axular Arizmendiren estudioan burututako grabaketa,  Rafa Aceves, Miguel Ramirez, Oriol Flores eta Angel Unzurekin batera.

Cave-n abestiak euskarara ekartzea, erronkaz jositako jolasa izan zen abeslari oreretarrarentzat, ez baita itzulpen literario eta literal bat soilik egin behar, metrika eta hitzen doinua eta errimak ere itzuli behar dira, josi eta egokitu euskarara. Emaitzarekin gustura, erabat berea sentitzen ez duen diskoa izan arren, %100-ean berea balitz bezain kuttuna du lan hau ere.

Zuzenekoetan diskoaren esentzia mantentzen du bandak, eta hain zuzen ere apirilaren 12an Donostian izango dira, Imanol Larzabal aretoan, arratsaldeko 19:30tan.

Jaurlaritza Logoa