En directo

 Ritxi  Aizpuru
Musika argitaratzailea eta ‘Otea lili’ saioko gidaria

Mikel Markez: «Boterea, politika, dirua eta biolentzia zaku berean egongo dira beti»

Estatuen zakuan sartzen ditu boterrea, politika, dirua eta biolentzia Mikel Markez musikari oriotarrak. Otea Lili saioan aitortu du autoritatearen sena eta boterearen pilaketa ez dituela onartzen, baina denok omen gara kontraesanen konplize. 

Audio_placeholder

Mikel Markez: «Boterea, politika, dirua eta biolentzia zaku berean egongo dira beti»

Loading player...
Mikel Markez musikaria NAIZ irratiako estudioetan
Mikel Markez musikaria NAIZ irratiako estudioetan (NAIZ irratia)

Mikel Markez Errenterian jaio zen 1971n, 21 urteekin argitaratu zuen lehen diskoa, bakarkako ibilbidea egin du eta 13 disko ondu ditu. Aita da. Itsasoko ikasketak egin ditu eta musika du lanbidea. Bere burua euskal kulturaren langiletzat du, eta anarkista dela dio, hori bai, joera komunistekin. Musikaren esparru anitzetan jardun du eta euskal kulturaren transmisioari eman dio bultzada. Solaskide trebea, gogoetaren sustraiak erakutsi ditu modu errazean, mingain librea du, pentsamenduak zuzen adierazteko gaitasunarekin, oso gertuko hizkera darabil. 

Zalantzarik ez du egin esateko biolentziaren monopolioa estatuek dutela esaterakoan,  eta «Estaturik gabeko herriak hasi direnean biolentzia politikoa erabiltzen terrorista izendatu dituzte». 'Otea Lili' saioan izandako solasaldian, argi geratu da ez duela maite polizia, edozein dela haren kolorea eta jatorria. Markezek ez du onartzen autoritatearen sena eta boterearen pilaketa. Dena den, «denok gara kontraesanen konplize, eta oso zaila da akatsik gabeko bizitza izatea».  

Jaurlaritza Logoa