En directo
Pasioz hitz egiten du animaliez eta bere lanaz. Aitortu ere, aitortu digu, batzuetan, mende bat lehenago jaio izana gustatuko litzaiokeela, orduko mundua ezagutzeko. Gaurkoa oso azkar aldatzen ari da, dudarik gabe, eta horrek ere eragina izan du bere lanean. Albaitari gisa izan zuen lehenengo lana Asturiasen izan zen, han eman zituen bi urte. Ondoren, Lantzera itzuli zen. Orduan, Ultzamako Suarbe herria zen urrutien joan behar zuen tokia.
Gaur, esate baterako, Ordiziatik bueltan egin dugu hitzordua berarekin. Izan ere, geroz eta abeltzain gutxiago dago, eta horrek lan eremua zabaltzeak ekarri du. Aldi berean, landa eremuan jarraitzen duten abeltzain gutxi horiekin lan nahikorik ez dagoenez albaitariak tokiz aldatzera behartzen ditu eta Asturiasko edo Gaztelako zenbait tokitan zerbitzurik gabe gelditu dira.
Bere kezka horien inguruan aritu gara berarekin. Baina, batez ere, bere lanaren bitxikeriez eta bizi izan dituen hainbat pasadizoei buruz; adibidez, zezen bati azazkalak moztu behar izan zionekoa kontatu digu.