Zuzenean

Aitziber Almandoz fisioterapeuta da eta Arantzan du bere kontsulta. Haurren arnas aparatuan espezializatua dago, beti erakarri baitio arnas aparatuaren funtzionamenduak eta horrek pertsonengan duen eragina. 0 eta 2 urteko gorputz txiki horiekin lanean aritzeak aunitz eman dio Almandozi eta orain, ama dela, haurren arnas egiteko moduak duen garrantziari bertze dimentsio bat eman dio.