Zuzenean 11:15h - 12:00h

MusikHaria

Iker Gurrutxaga

12:00h - 14:00h

Haria 2

Oinatz Aizpuru

14:00h - 15:00h

KirolHaria

Ion Garate

Itziar Perez Argomaniz

«Diseinatzen ari naizenean beste mundu batean sartzen naiz»

Izaskun Altuna Mariezkurrena diseinatzaile grafikoak ez ditu bi lanegun berdinak jarraian. Gustukoa du hori horrela denean. Bere lan-bizitza agiria ikusita ere sumatu dezakegu.

Audio_placeholder

«Diseinatzen ari naizenean beste mundu batean sartzen naiz»

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Izaskun Altuna diseinatzaile grafikoa
Izaskun Altuna diseinatzaile grafikoa (Itziar Perez)

Soinua eta Irudia, lehenengo, eta Publizitatea ikasi zuen Izaskun Altuna Mariezkurrenak.  Afizio zuen argazkigintzan lan egin nahi zuen baina urte batzuen ondoren nazkatua amaitu zuen. Tartean eski irakaslea izateko aukera ere izan zuen, baina eskerrak ematen du gauzatu ez zelako eta, hura bai, afizio mantendu duelako.

Horrela, diseinatzaile grafiko ari da Iruñerriko komunikazio agentzia batean. Praktikak egin ondoren, hamarkada bat baino gehiago darama bertan eta nagusiak erretiroa hartu zuenean berak jaso zuen enpresa. Horrela, joan etorrian ibiltzen da Iruñerriko bulegoa eta etxean duen bulegoaren artean,Ultzaman.  Tarteka, zaldi gainean paseoak ematen ditu, hiru baititu Altunak.

Jaurlaritza Logoa