En directo

Habik gaur kaleratu duen ‘Ohartu’ diskoaren berri, besteak beste, azken Zarata tartean

Gabonen usaina nabari du Iker Bárbarak dagoeneko eta, horren harira, Euskal Herrian oraindik Gabonen bueltako abestiak sortzen direla gogorarazi digu: «Kristonakek, Santiago Delgadok ere urtero ateratzen du, Iruñeko talde batzuk ere badira hor saltsan aritzen direnak…». Baina ez du halakorik ekarri.

Audio_placeholder

Habik gaur kaleratu duen ‘Ohartu’ diskoaren berri, besteak beste, azken Zarata tartean

Loading player...
Habi taldearen ‘Lilura’ kantuaren bideoklipeko irudi bat.
Habi taldearen ‘Lilura’ kantuaren bideoklipeko irudi bat. (HABI)

We are apes, hello! - El médico

Sorpresan harrapatu gaitu talde honen lan berriak: «Split bat atera dute 7” biniloan, berek bi kanta egin dituzte eta beste biak Detroit hirukoarenak dira. Aste honetan aurkeztu den Balaunka zigilu berriarekin kaleratzen dute eta Eibar eta Ermua artean dabilen bikotearen punk melodikoa ekarri dut gaurkorako. Ultramarinos Costa Brava estudioan grabatu dute Santi Garciaren eskutik eta ekoizle garrantzitsua da bera, kantuan entzungo denez».

Habi - Lilura

«Bikote batetik beste batetara pasako gara, Habi taldeak ostiral honetan, azaroak 17, kaleratuko duelako ‘Ohartu’ disko berria, Elkar zigiluarekin. Víctor Sánchez izan dute teknikari ohikoa denez eta Habiren soinu melodiko hori rock indartsuari bateratuta entzuteko aukera izango dugu beste behin, oso fina den musika proposamen baten eskutik. ‘Lilura’ da aurretik ezagutu dugun singlea eta abesti bikaina da», kontatu digu Iker Bárbarak.

Esanezin - Oraindik

Laster aterako du Esanezin taldeak ere diskoa eta, gainera, izan du Habi taldearen harremana, aste honetan atera duen ‘Besterik ez’ kantuan Yerai Gascónek hartu duelako parte. Baina Iker Bárbarak aurreko singlea ekarri digu: «Kantautore moduan hasten diren proiektu asko, azken urteetan, talde izatera pasatzen dira, eta aurretik gauzak ez ziren hainbeste aldatzen eta kasu hau horren adibide garbia da. Azken boladan pop oso elektronikoa egiten ari da asko, baina hau proposamen klasikoagoa da eta azaroaren 24an ezagutuko dugu ‘Erretratu bat’ diskoa».

J Martina - Zer egin behar dut orain?

«’Hau dena’ izeneko diskoa kaleratuko du Katakrakek bere 10. urteurrena ospatzeko eta tartean daude Ibil Bedi, Los Chikos del Maíz edota J Martina. Saltsa askotan sartzen dira Katakrakekoak, kantina, argitaletxe, liburu-denda… kulturaren topagune bat dela esan dezakegu Iruñeko Alde-Zaharrean. Disko oso berezia izango da, hamabost kantuz osatuta eta ziur gauza berezi eta interesgarriak etorriko direla bertan», bukatu du Zarata Mondo Sonoroko zuzendariak.

Jaurlaritza Logoa