Zuzenean

Rock eta soul fina Iker Bárbararen urriko azkenekoan

Piano-bar estiloko lokalak, adimen artifiziala, Leia txakurra… halakoak izan ditugu hizketagai kantu eta kantu tartean urriko azken ‘Zarata’ tartean.
Audio_placeholder

Rock eta soul fina Iker Bárbararen urriko azkenekoan

Loading player...
Azken urteotan batez ere aktore lanetan ikusi dugun arren, 2023ko bigarren singlea kaleratu du Nerea Gorritik
Azken urteotan batez ere aktore lanetan ikusi dugun arren, 2023ko bigarren singlea kaleratu du Nerea Gorritik (Mikel GAUGER)

Nerea Gorriti - Farewell

«Aktorea, abeslaria, musikaria… da, artista bat. Bakarkako proiektua prestatzen ibili da Iker Lauroba lagun duela eta aurreko astean kaleratu genuen hirugarren singlearen bideoklipa. Musika puruagoa da, soul musika, bluesa, eta jazz ukituak dituen kantua. Iñaki Salvador, Joan Codina, Hilario Rodeiro eta Mikel Gauger izan ditu inguruan Laurobaz gainera, eta musika fina eta elegantea da sortu dutena 2024an kaleratuko duen diskorako», aipatu du Iker Bárbarak.

Ramada Inn - Tell a vision

Talde oñatiarraren kanturik berriena ekarri digu kazetari bilbotarrak bigarren tokian: «Atala estudioan izan dira Iñigo Irazokirekin diskoa grabatzen eta EP bat izango da ‘Real Tree’ deiturikoa. Urria bukaeran edo azaroa hasieran argitaratuko den lana dela esan dute eta aurrerapena oso kantu laburra da. Askotan diskoaren highlight moduko zerbait izaten da singlea, baina hauek bidaiaren zati bat baino ez dute erakutsi eta modu klasikoago batean egiten dutela lan ikusten da nahikoa garbi».

Dolerme - Dime Padre

«Bilboko post-punk talde berri bat da eta 2020an hasi ziren lanean, baina 2022a arte ez ziren modu serioago batean jarri. Diskoa izango denaren aurrerapen abestia da, eta musikariak Bilboko beste hainbat taldetan eta ibilitakoak dira. Post-punk mugimendu berriaren parte dira eta hauek shoegaze musikarekin nahasten dira, gainera. El Tigre estudioan izan dira diskoa grabatzen eta nahikoa malenkoniatsua da atera den lehendabiziko kantu hau», azaldu digo Zarata Mondo Sonoroko zuzendariak.

EZEZEZ - EZEZEZ

Unai bezala lehen diskoa atera zuenetik EZEZEZ bezala bigarren diskoa ateratzear den honetaraino, bi urte baino ez dira pasa eta hori bada abiada bizian joatea: «’The living and dying of a man’ diskoa ezagutu genuen 2021ean eta sorpresa izan zen. ‘When I think something is funny I smile’ diskoa izan zen taldearekin atera zuen lehena eta, orain, bigarren diskoaren aurrerapen abestia dator, taldearen izena daramana eta hori berezia izaten da. Kantu sentikorrak sortzen zituen hasieran, baina taldean doinu rockeroagoak eta zikinagoak sortzen hasi zen EZEZEZ taldea. Ea zer nolako diskoa dakarten».

Jaurlaritza Logoa