Zuzenean

Iker Gurrutxaga
NAIZ Irratia. MusikHaria saioko gidaria

‘Hau dena’ eta gehiago Katakrakek kaleratu duen disko bikoitzean

Hamar urte bete ditu Iruñeko Katakrak kultura espazioak. Kultura espazioa diogu, argitaletxe lanak egiten dituelako, kantina delako eta baita liburu-denda ere. Hori gutxi balitz, orain binilo bikoitza kaleratu dute.

Audio_placeholder

‘Hau dena’ eta gehiago Katakrakek kaleratu duen disko bikoitzean

Loading player...
Iruñeko kale nagusiko liburu-dendan bertan sortu da ‘Hau dena’ diskoa.
Iruñeko kale nagusiko liburu-dendan bertan sortu da ‘Hau dena’ diskoa. (Iñigo URIZ | FOKU)

Esperimentu bezala ulertu daiteke ‘Hau dena’ edota artearen adierazpen desberdinak biltzen dituen disko bezala ere bai. Izan ere musikari ugari batu eta gisa horretara sortu da ‘Hau dena’ diskoa. 

Musikari denek dute modu batera edo bestera lotura Katakrakekin, «modu organikoan eta benetako harremanen gainean eraiki nahi genuelako diskoa», kontatu digu Hedoi Etxartek. Tartean, besteak beste, Ion Celestino izan du bidaide, kaleko kultura musikara ere eramanaz.

Diskoan entzuten diren abestiak, berriz, Katakrakek argitaratu ditue liburuetan oinarrituta daude. Musika proiektu bakoitzak liburu bat hartu eta haren gainean sortu du kantua, esperimentu berezia, eta hor ere Celestinok zerikusia izan duena, izan ere Broken Brothers Brass Band izan zen ‘Katebegia’ diskoan ‘1871’ kantua sortzean disko honen lehen pieza osatu zuena. 

Biniloetako kantuak digitalean badaude ere, benetako zentzuan euskarri fisikoan hartzen du, abestiez gainera bestelako audio elementuak ere jasotzen dituelako; izan prentsako esanak edota bertan egindako aurkezpenetako audioak. Hamar urte ospatzeko auto-oparia izan da ‘Hau dena’, bada, bete ditzala beste hainbeste, gutxienez, berriz ere gure eskuetara halako oparia iritsi dadin hamar urte barru.

Jaurlaritza Logoa