Live

Ritxi Aizpuru

Txuma Murugarren «Telebistak ez gaitu ez tontotu. Kontua da otzanduta bizitzea erraza dela»

Errenterian sortutako Txuma Murugarren kantaria gonbidatu dugu aste honetako 'Otea Lili' saiora. Orainean bizitzea gustatzen zaio Murugarreni, eta abestietan «beste pertsonaien zapatetan jartzea» gustatzen zaio.

Audio_placeholder

Txuma Murugarren «Telebistak ez gaitu ez tontotu. Kontua da otzanduta bizitzea erraza dela»

Loading player...
Txuma Murugarren musikaria izan da 'Otea Lili' saioan
Txuma Murugarren musikaria izan da 'Otea Lili' saioan (NAIZ irratia)

Txuma Murugarren hizlari fina da. Gauza asko ditu kontatzeko eta hausnarketa guztietan sakontasunerako bidea hartu ohi du. «Beti egiten dugu orokortzera. Orain, esaten dugunean gaurko musikak ez duela 70eko edo 80ko hamarkadakoek zuten mamia, hori nork esan duen begiratu behar da», esan du Murugarren musikariak Otea Lili saioan. Pentsatzen du, garai  hartan ere, «ehuneko gutxi batek» entzun ohi zuela «mamidun musika», eta «gainerako %90ak musika komertziala entzun ohi zuen» eta dio hala gertatzen dela gaur egun ere. 

'Sasoi Ilunak' taldeko kantari ohiak hiru disko argitaratu zituen 1990eko hamarkadan, gero, bakarkako ibilbidea jorratu du, eta bederatzi disko argitaratu ditu, beste bi partekatuta eta liburu bat. 2025ean disko berria argitaratuko du.

Jaurlaritza Logoa