Live

Interview
Gari Arroyo
Kosmai Kosin taldeko abeslaria

«Alemanian bizi izan nintzen eta bertan pshyc-trance, dark-techno eta halakoak ezagutu nituen»

Gari Arroyo eta Gaizka Aretxaga edota Garilyn Monroe eta Gaizka Lamar, nahiago duzuen moduan. Hondarribiarra bata eta lekeitiarra bestea. Iluntasunak, satanismoak, metalak, technoak eta trapak markatu ditu bien musika ibilbideak. Elkarrekin Kosmai Kosin proiektua abiatu dute, ‘Apotheke’ diskoarekin.

Audio_placeholder

«Alemanian bizi izan nintzen eta bertan pshyc-trance, dark-techno eta halakoak ezagutu nituen»

Loading player...
Gari Arroyo eta Gaizka Aretxagaren eskutik elektronika proiektu interesgarria etorri da, Kosmai Kosin.
Gari Arroyo eta Gaizka Aretxagaren eskutik elektronika proiektu interesgarria etorri da, Kosmai Kosin. (@ibaiz1996)

Zer moduz zaude?

Ezin hobe, Naiz Irratian gaudela kenduta, dena ondo.

Zorrak kitatzera zatoz, gaizki ordaindu omen genizun aurrekoan eta…

Beno, kafe bat behintzat atera didazu, baina aurrekoan Maitek palmerak atera zizkidan, beraz hau ziztrinkeria bat izan da. Hala ere Gaztean ematen dutena baino askoz ere gehiago da.

Lehen kantua atera zenutela ia urtebete pasa da.

2022ko martxoan edo apirilean atera genuen eta apurka-apurka joan gara gauzak egiten, kontzertuak ere eman ditugu eta horrek epeak luzatzen ditu.

Bizpahiru kanta kolpera atera ziren Gasteizko Banden Lehia dela-eta.

Ez genuen espero kantu horiek ateratzea, zaplastekoa izan zen. Espero genuena zen saria irabaztea, talde bikaina garelako.

Non ernaltzen da zuen hazia? Trapetik technorako saltoa ematen duzue elkarrekin Gaizkak eta biok.

Euskal Herrian beti gabiltza atzetik, munduan zerbait gainbehera hasten denean hemen erotu egiten gara eta horri begira jartzen. Orain bezalaxe.

G.A.Z. Limbo eta Gorpuzkingz garaian ezagutu zineten?

Pandemia garaian hasi zen guztia. GPKk ez zuen sekula despedida ofizialik egin, haiek justu bukaera irudikatu zuten eta hori guztia… Orduan sortu zen, bizitzan aldaketa sakona ematen ari nintzen unean.

Trap eta techno mundutik zatozte esan dugun moduan, iluntasunetik.

Gaizkari eta biori death metal, black metal, trasha… gustatzen zaizkigu eta iluntasun horrek elkatuko gintuen. Trap iluna entzuten du Gaizkak, nik ya ahaztuta dut, Euskal Herrira ekarri nuen, aitzindaria izan nintzen.

Satanismoak ere batzen zaituzte.

Independentzia eta satanismoa aldarrikatzen ditut eta gure iruditerian badago hori. Kantuak entzutean, garai hartan dena oso ilun ikusten nuela jabetzen naiz. Izatez oso pertsona alai eta maitagarria naiz, baina horrek guztiak erakartzen nau eta letretan hori irudikatzen dut. Garai ilunak ziren, pandemia zen eta aldaketa prozesua bizi izan dugu. Biok ez dugu ez alkohol ez tabako ez halakorik kontsumitzen gaur egun.

Infernutik atera zaituzte diskoak?

Bai, esan daiteke baietz. Iluntasun guztia diskoan dago, eta orain mendia, kirola eta halakoak dira maite ditudanak.

Azukrerik gabeko freskagarrien mundua ere ezagutu duzu bidean.

Bai, ordura arte Aurum eta Saizar baino ez nituen ezagutzen eta mundu berri bat ireki zitzaidan parez pare.

Diskora itzulita, introko ahotsa, norena da?

‘Errementari’ Paul Urkijoren pelikulako aktore batena da, ez dut izena gogoratzen, barkatu.

Paul ez duzu zinetik soilik jarraituko.

Hortzak taldeko kidea ere bada, ni Horzdun taldean ere banabil… Perez sagutxoak batu gaitu, kar-kar. ‘Errementari’ maite dugu eta handik atera dugu hori, orain akaso salatuko gaitu, baimenik ez genuelako eskatu. Isunik bada, NAIZ Irratiak ordainduko du.

Ave Satan eta gora Peter Pan.

Sindrome bat da Peter Panena eta niri ere pasa zait. 25 urtetan geratu nintzen eta 35 urtetara iristean dena kolpera iritsi zitzaidan, 10 urte motxilara, ezkondu eta dena egin naiz! Sentitzen dut inork nirekin zerbait nahi bazuen, giltzapetuta nago.

Ezkontzan gainera euskal musikako ertz asko elkartu ziren.

Bai, hala da. Denek sekulako parranda egin zuten nik izan ezik, ez baitut edaten. Ordubata aldera, ke gortina bota nuen eta etxera joan nintzen abisatu gabe. Biharamunean izango zen infernua askorentzat.

Denok zulora goaz?

Pandemia garaian horrela ikusten nuen. Beno, pandemia ostean, 22:00etan etxera sartzen gintuztenean, pandemian bertan oso ondo bizi nintzelako Urretxun. Bada, osteko garaian hasi nintzen lana, ikasi eta bizitza sozialik gabeko fase horretan sufritzen. Kirola egiten hasi nintzen, korrika egiten lehendabiziko aldiz poliziaren aurrean izan gabe, eta garai ilunak izan ziren niretzat. Baina orain aldatuta dago dena.

Technoa dela esan dezakegu ‘Denok infernura goaz’?

80etako musikatik du honek, baina Euskal Herrian asko 80etako beste musika batean geratu zen. Lagun bati pasa nion abestia eta ea OBK zen galdetu zidan, eta, egia esan, arrazoi pixka bat badu, kar-kar. Baina synth-wave edo synth-pop musikaren bueltan dago hau. Ni Alemanian bizi izan nintzen bi urtez eta bertan pshyc-trance, dark-techno eta halakoak ezagutu nituen eta garai haietara eramaten nau.

Berlinen nora gomendatuko zenuke joatea?

Tresor edota Der visioner gomendatuko nituzke. Bigarren hau lehen oso ondo zegoen, baina emaztearekin izan nintzen iaz, orduan emaztegaia zena, eta pijo samar topatu nuen. Dena dela badut halako zerrenda bat eta nahi duenak eska diezadala.

Kosmai Kosin nondik dator?

Pandemia garaian etxean ginen, parranda egiten, orduan parrandak uzten hasi nintzen arren. Euskal musikako hainbat pertsona zeuden etxean eta emazteak bere lehengusina aurkeztu zien bertakoei, Miren Arrieta, laster Hollywoodeko izarra izango dena, eta bat tontakeriatan «because my cousin» esaten hasi zen. Hortik «kos mai kosin», ‘kozina’ sukaldea da Lekeition… Bada horrela geratu zen proiektuaren.

Eta ‘Apotheke’?

Bada, Berlinen grazia egin zidan alemanieraz farmaziei horrela deitzen zaielako eta garai batean Euskal Herrian ere hala deitzen omen zitzaien garai batean.

Zure botika izan da disko hau?

Bai, esan daiteke baietz, bizitzan zentratzeko balio izan zidalako. Eta Gaizkak ere asko lagundu zidan, bera oso langilea delako eta bideratzen nauelako. Olraiteko Beñatek ere ideia hori azalera eraman du farmaziaren zera hori, pilulak iradokitzen zizkiolako gure musikak.

Bi bala era ikusten dira, baita iruditeria sobietarra ere.

Bi dildo dira izatez, kar-kar. Eta bai, estetika sobietarra gogoko dut, baina lauburua ere sartu dut, beti gustatzen zaidalako euskal iruditeriako zerbait sartzea ere.

Poliziaren aurrean korrika aritzetik, gimnasioan haiekin zabiltza esan izan duzu.

Ez dut baieztatuko ez ezeztatuko Arkauteko gimnasioan nabilen edo ez, baina ondoan izaten ditut, bai.

Eta gimnasioko kideei eskaini diezu kantua, mezu zabalarekin.

Moda berria da gazteen artean. Beraz, tori zure lagun horri eskainitako abestia.

Kuadrillan tokatu zaizu baten bat?

Ez, ez.

Eta ikasle moduan izan dituzu?

Ez, hor ere ez dut uste.

Gimnasioan bai, ordea.

Hondarribikoa naiz eta bertan normalean jubilatuak egoten dira, baina, orain, jubilatu gutxi pandemia ostean.

Indarkeria poliziala salatu duzu, pandemian ere hori asko jasan zuelako gaztediak.

Egoera asko aldatu da eta borrokatu zena kalean litroak egitea zen. Hori bada zure borroka… Ni horren alde ez naiz egongo gaur egun, gaztea banintz ziurrenik hor egongo nintzen ordea. Garai berriak dira.

Emakume ahots bat ere bada.

Hondarribian GPKren garaian ere saiatzen ginen, baina emakumeek ez zuten parte hartu nahi, oso tradizionalak garelako. Baina oraingoan parte hartu du Oihanek eta ideia da geroz eta emakume ahots gehiago sartzea, oso ongi geratzen delako nire apaiz ahotsaren ondoan.

Lanean ari zarete, beraz.

Duela pare bat aste Etxalarko baserri batean ibili ginen maketa batzuk-eta egiten eta oso gusturua aritu ginen. Hurrengo kantua drum & bass kantua izango da, honen antzera, baino askoz ere estiloan markatuagoan. Estilo honek ez du arrakasta handirik izan, underground samarra izan da, dubstepak arrakasta gehixeago izan zuen, nahiz eta orain Skrillex soilik geratzen den.

Dena dela, entzuten den samplerra, techno bat da.

Berez ez zihoan bide horretatik abestia, baina dance mota horren maitalea naiz, 90etakoa, eta Gaizkak eskatu zidan sampler bat topatzeko gure kanturako, bada hau parean egokitu zen.

‘Etsai asko ditut’, trap-drill munduan kokatzen da.

Ez nuen hori egin nahi berez, GPK garai horiek utzi nahi nituelako, baina Gaizkak eskatu zidan eta egin dut.

Etsai asko dituzu?

Ez, kontua da diotela ni hater nagusiena naizela Euskal Herrian. Nik egiak baino ez ditut esaten. Hori bai, norbaitek beragatik esan ditudanak serio hartzen baditu, arazoa berea da, terapiara joan beharko du. Nahi duenak gonbida nazala lasai bazkaltzera eta hitz egingo dugu, merke aterako zaio, ez baitut alkoholik edaten.

‘Bitcoin baten truke’ hitz-jokoa duen titulua da, baina aipatu beharko dugu Jordan Belfort nor den.

Ba al daki nor den jendeak Jordan Belfort? Wall Streeteko otsoa, edota Murru Kaleko otsoa.

Zu beti aitzindari zarela esaten zabiltza, baina bitcoina demode ez al dago?

Bai, guztiz. Baina Alaitz eta Maiderren kantu bat bazen 90etan, gazteek akaso ez dutena ezagutuko, ‘Txanpon baten truke’. Ziur oraindik ere txoznetan jartzen dela, Jimenez Losantosek esaten zuen moduan: «donde se juntan los proetarras a beber calimocho y esas mierdas». Bada halako keinu bat egin diogu abestiari, baina kritika bat ere bada bitcoinen munduari. Iragarki mordo bat agertzen zaizkit kripto-txanponen inguruan eta gezur handi bat dela uste dut zure nagusia izatearena eta abar. Gazte asko dabil hori sinetsita eta kezkagarria iruditzen zait.

Inbertsiorik egin zenuen Bitcoinetan?

Ez, baina aberatsa naiz beste gauza batzuetan.

Sampler bat ere entzuten da, arabieraz. Zer dio?

«Vocal songs» jarri nuen bilatzailean eta topatu nuen honek auskalo zenbat erreprodukzio zituen. Koranari buruzko zerbait zen, Ala goraipatzen zuena, eta, gero, bada, guk filtro pila bat jarri dizkiogu izatez gizonezkoa den ahots bati.

Oso Prodigy estiloan dago egina. Estilo hau bueltan datorrela dirudi, askok jo baituzue haien bidera. Zergatik izan daiteke?

Agian abeslariak bere buruaz beste egin izanak boom bat eragin du. Ni beti izan naiz oso Prodigy zalea eta kontzertuetan bertsio bat ere egiten dugu, eta harrituta eta minduta nago jendeak ez duelako ezagutzen. Nik askotan esan izan dut kontzertu batean halako bertsio batek asko poztuko nindukeela, baina gazteek ez dituzte ezagutzen agidanez. Punka, metala, beata... nahastu zituzten, generoko ‘Big Boss’-ak izan ziren.

‘Aiahuaska’ dator segidan, esan daiteke diskoko hita dela?

Esan daiteke, jendeari asko gustatu zaio-eta. Erritmo alaia da, dantzagarria… oinarritzat Chico Blanco hartu genuen eta hau atera zitzaigun eta oso pozik geratu ginen.

Aiahuaskarik hartu zenuten bazkaltzen?

Eztei bidaian black aliena topatu nuen eta bi argazki atera nituen harekin. Baina aiahuaskarik jan edo edan gabe itzuli nintzen.

Kantu puska da.

Baina Euskal Herria ez dago prest oraindik. Gazteek zer entzuten dute, Oi musika? Jatorrak dira baina hori entzuten dute.

Hodei Izarrak egin dizkizue bideoak.

Egia da, ‘Merkuk’ egin zizkigun bideoak eta hark Oi estiloko taldeentzat egiten ditu bideoklipak. «Oi, oi, oi, qué tonto soy!»

Ruperri beef bat bota diozue ‘Munduko zilborra kantuan’?

Zergatik diozu hori? Kar-kar. Bai, hortik doa pixka bat kontua. Euskaldunok askotan sentitu dugu munduaren zilborra garela. Nik egun ez dut euskal musikarik kontsumitzen, ez zait interesgarria egiten, musikazuzenean webean sartu eta ez dut kontzertuetako talderik ezagutzen. Abangoardia garela uste dugu eta ez. Abangoardia eskura dugu eta ez dugu kontsumitzen.

Zer genero da? Down tempo dela esan daiteke.

Bada artista errusiar bat halako genero asko nahasten ibiltzen dena eta gogoko dugu. Abesten duena Berlinen egin nuen lagun kazakhstandar oso on baten emaztea da. Berlingo garaiak askorako eman zuen.

Zu nora begira jartzen zara abangoardia zer den jakiteko?

Arabiar musika gustatzen zait asko, oso aurreratuta daude musika tradizionalaren bueltan. Hemen oso mugatuta gaude eta iruditzen zait han askoz ere gehiago garatu zutela arlo hori. Baina, gero, oinarriak lantzerakoan, Gaizkari Errusiara begiratzeko esaten diot. Ikusi besterik ez dago bertako abestiek zenbat erreprodukzio dituzten, hizkuntza hori mintzatzen dutenak asko direlako, besteak beste.

Datozen kontzertuak non eta noiz?

Aurreko larunbatean Elorrion izango ginen eta aurkezpen ofiziala ostiral honetan, urtarrilaren 27an, izango da, Psylociben, Onki Xin eta Silitia taldeekin. Gero Arrasateko Irati tabernan izango gara 28an, eta otsailaren 4an Oñatiko Gaztetxean Hoferekin. Munduko bira egin dugu dagoeneko, atzerrian ibili gara, Espainian, Burgosen eta Santanderren.

Harrera ona izan duzue bira horretan?

Burgosen bitxia izan zen, iritsi berritan VOXen pankarta erraldoi batek hartu gintuelako eta bideoklipean agertzen da gainera. Gezurra dirudi hori ere Euskal Herria izan zela aspaldi!

Pixka bat zilborra bihurtu zara.

Esan dizut abertzalea naizela.

Begira katatoniko batetik ulertu beharko hori. Malkoz betetako edalontzirik ez dugu behar, ezta?

Ez, baina norberak egin dezala nahi duen bezela negar. Hori bai, sare sozialetan ez erakutsi, zuen kontra etorri daiteke-eta!

Mila esker, Gari.

Zorionak zuei, hemen eduki nauzuelako.

Jaurlaritza Logoa