Zuzenean
'Beste Bat' saioak egin zituzten abuztuko astelehenetan G.A.Z. Limbo taldekoek eta «oso ongi pasatu» dutela esan digute. Metal musikaren influentzia zutela ere aipatu digute. «Umetan, bost urterekin, 'Slipknot' entzuteak eraginik izango du gure musikan ziurrenik» kontatu digute MusikHarian.
Letra azidoak egiten dituzte, umoretik eta mezu zuzenekin, baina trap musikan ohikoak diren hainbat elementu kontuan hartuta. Pandemia garaian ez dira geldirik egon eta EP bat edo beste kaleratzeko aukera izan dute. Dena dela, proiektu potoloagoa izan dute eskuartean eta, ostiral honetan, irailak 18, argia ikusiko du 'Deathorkizuna' beren lan luzeak.
Lana iritsi bitartean, hemen daukazue G.A.Z. Limbokoak hobeto ezagutzeko aukera.
Kirolak
Kontxako bandera zuzenean, NAIZ Irratian
Kirolak
«Iazkoa hobetzea zaila izango da, baina horretan jarri behar dugu arreta»
Kirolak
«Sistema berria atera bitartean, polita litzateke berdin sentitzen garenon dimisioak pilatzea»
Kirolak
«Uste dut gaitasuna erakutsi dugula kantxa osoan jokatzeko»
Kirolak